AHOLKUAK
Nola aukeratu arrain freskoa supermerkatuan: benetan funtzionatzen duten gakoak
Begiak eta zakatzak oinarrizko adierazleak dira, baina badaude beste pista batzuk ere...
Supermerkatuan arrain freskoa aukeratzea ez da beti erraza izaten, baina badaude seinale argi batzuk, etxera kalitatezko produktua eraman dezazun lagunduko dizutenak.
Oinarrizko adierazleak dira begiak eta zakatzak; begiak distiratsuak izan behar dira, eta ez dira hondoratuta egon behar. Zakatzek, berriz, gorri kolore bizia izan behar dute. Azal hezea eta distiratsua izan behar du, eta arrain-jakia trinkoa, orbanik eta usain sendorik gabe. Xehetasun gehiago kontatuko dizugu!
Produktu freskoak BMn: kalitatea eta konfiantza jatorritik
BM Supermerkatuetan, arrain freskoaren aldeko apustua egiten dugu, berme guztiekin, produktua jatorritik gure erakusmahaietara iristen den arte zainduz. Espezialistak gara produktu freskoan,eta tokian tokiko ekoizleak babesten ditugu. Eta hori xehetasun bakoitzean nabaritzen da.
Kalitatean ez ezik, erosketa-esperientzian dago aldea. Gure profesionalek ondo baino hobeto ezagutzen dute produktua, eta beti egoten dira aholku emateko prest: nola aukeratu sasoiko piezarik onena, nola kozinatu edo nola prestatu.
Nola kontserbatu arraina etxean
Eta behin erosi ondoren, arraina berehala hotzetan mantentzea da egokiena: hozkailuan gorde behar da (0–4 °C), eta lehenbailehen kontsumitu, eskaintzen digun kalitate guztiaz goza dezagun.
24 orduren barruan kontsumitu behar ez badugu, gomendagarriena da behar bezala izoztea. Ez ezazu desizoztu giro-tenperaturan, eta erabili ontzi hermetikoak edo film-papera, arrainaren testura eta zaporea mantentzeko.
Zer arrain dugu sasoi honetan?
Udaberrian, arrainik nabarmenenak dira legatza, lupina, zapoa, erreboiloa, itsas oilarra, antxoa edo berdela. Horietako bakoitzak berezko testura eta zaporea eskaintzen ditu, dagokion sasoia errespetatuta hobeto gozatzen direnak.
Berdela, adibidez, aukera paregabea da, bitaminak eta mineral esentzialak dituelako; legatzari dagokionez, bestalde, pieza oso estimatuak aprobetxa genitzake, hala nola buztana eta kokotxak.
Baina, badakigunez zuk praktikotasuna bilatzen duzula, horra hor zenbait ideia:
- Erreboiloa labean
- Zapoa gurin beltzarekin eta entsaladarekin
- Lupina piperbelzduna
- Antxoa frijituak
- Berdela orly pastarekin eta patatekin
BM Supermerkatuetan, erraztasun guztiak dituzu: egunero hautatutako arrain freskoa, eta zure mahairako aukerarik onena hautatzen laguntzen dizuten profesionalak. Benetan erraza da asmatzea, produktua eta aholkuak bat datozenean.
Zer duzu nahiago? Tradizioari eustea zure arrain-errezetetan, edo zapore-konbinazio berriak esploratzea? Konta iezaguzu Facebook, X, Instagram edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.