Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Oilarra, itsasoko zure aliatua dieta osasungarria izateko

Oilarrak beste izen hauek ere hartzen ditu leku ezberdinetan: ‘bruixa’, Katalunian eta Balearretan; ‘ojito’, Kantabrian; ‘rapante de manchas’, Galizian; edo itsas oilarra, Euskal Herrian. Arrain zuria da, eta arrain urdinetatik duen bereizgarritasuna da koipe gutxiago duela: soilik %1,9ko koipea du (100 gr bakoitzeko).

BM Supermerkatuetako oilarrak Kantabriako portuetakoak dira. Gure arrandegietan urte osoan eros daitezke, nahiz eta arrain hau bereziki maiatzean harrapatu. Beraz, aukera ederra da produktu freskoaren eta tokikoaren aldeko apustua egiteko.

Oilarrak gorputzaren ezker aldean ditu begiak, eta isats zuzena eta apur bat biribildua du.  Normalean ur sakonetan bizi da -400 metrora bitarte-, eta krustazeoekin eta zefalopodoekin elikatzen da. Halaber, aipatzekoa da haragiak ez duela kolorerik, ia zeharrargia da; hori dela-eta, zenbait lekutan ‘kristalezko erreboiloa’ ezizenarekin ezagutzen da.

Osaera nutritiboari erreparatzen badiogu, nabarmentzekoa da ur-portzentaje altua duela (%82), eta koipe gutxikoa da. Hasieran adierazitako moduan, oilarra ez da iristen %2ko koipea izatera 100 gr bakoitzeko, eta horietatik 0,33 gr aseak dira, 0,39 gr monoasegabeak eta 0,61 gr poliasegabeak.

Orobat, oilarrak proteina ugari ditu: %16, eta horiek balio biologiko bikainekoak dira eta oinarrizko aminoazidoetan oso aberatsak (gure organismoak ez daki horiek sintetizatzen), tartean lisina.

Bitaminei dagokienez, B taldekoak nagusitzen dira: B6 bitamina (0,38 mg), beste arrain  batzuen antzekoa; B9 bitamina edo azido folikoa (11,2µg), oso garrantzitsua fetuaren muin-hodia babesteko; edo B12 bitamina (1,10 µg), soilik animalia jatorriko elikagaietan egoten dena.

Halaber, oilarrak mineral-kopuru handia du, eta hauek dira garrantzitsuenak:

  • Iodoa (16µg): funtsezkoa tiroidearen eta metabolismoaren funtzionamendu egokirako.
  • Potasioa (250 mgr): jarduera neuro-muskularra erregulatzen du.
  • Magnesioa 42,1 mgr): hesteen, nerbioen eta muskuluen funtzionamendu egokia izaten laguntzen du.
  • Fosforoa (260 mgr): funtsezko minerala hezur eta hortzetarako.
  • Sodioa (150 mgr): zelula-mintzen arteko oreka hidrikoa bultzatzen du (potasioaren antzera).

Oilarra: kontuan izan behar da,

  • Pisua galtzeko dieta egin behar badugu.
  • Diabetesa edo kolesterol altua badugu.
  • Digestio-arazoak baditugu.
  • Haurrak eta nerabeak baditugu: hazten laguntzeko balio proteiko altua eta ezin hobea duen arraina da.

Tip Nutrizionala

Atera muskuluak!

  • Bazenekien oilarra elikagai ezin hobea dela gure muskulu-ehuna zaintzeko?
  • Magnesio (42,1 mgr) eta fosforo (260 mgr) eduki handia du, eta hezurrei eta hortzei hazten laguntzen die.
  • Eriondoentzat edo kirolarientzat aholkatzen dute.
Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa