
Zapoa gurin beltzarekin eta entsaladarekin
Osagaiak (Lau lagunentzako)
Kilo bateko zapoa
Gurina prestatzeko
150 gramo gurin
50 gramo kapar haien zukuarekin
10 gramo tipulin, txikituta
Entsalada prestatzeko
80 gramo entsalada-kimu
Ozpin-olioa
Cherry tomateak
Nola prestatu
Egin ebaki batzuk zapoari hezurrean zehar, trontzoak bereizi gabe, eta ondu.
Jarri zartagin bat sutan, gurinarekin. Gehitu zapoa, onduta, eta kozinatu alde bakoitza bost minutuz, su geldoan.
Atera zapoa zartaginetik, eta gehitu kaparrak haien zuku eta guzti; loditu saltsa barruranzko mugimenduekin, eta jarri berriro zapoa. Kozinatu bi minutuz. Bota tipulina, txikituta.
Zerbitzatu azpil batean, saltsa gainetik botata. Jarri entsalada bereizirik, tomateak ebakita, eta ondu.
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK