
Antxoa frijituak
Baratxuri eta olio pixka batekin. Zertarako gehiago! Antxoak frijitzeko trikimailu guztiak ematen dizkizuegu.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
400 g Antxoa
2 Baratxuri-ale
2 Kaiena
Pliba-Olio birjina estra
Perrexila
Gatza
PRESTATZEA
Antxoei tripak eta burua kenduko dizkiegu. Baratxuria txikituko dugu. Olioa berotzen jarriko dugu, eta ketan hasitakoan, kaienak eta baratxuriak botako ditugu. Azkenik, gatza duten antxoak botako ditugu eta minutu batera aterako ditugu gehiegi egin ez daitezen. Ontzi batean aterako ditugu eta perrexila botako diegu.
TRUKUA
Kaiena gehiago edo gutxiago botako dugu, pikantea gustatzen zaigun edo ez. Gehiegi edo gutxiegi ez dugula botatzen ziurtatzeko, kontuan izan behar dugu kaiena, osorik dagoenean, ez dela moztuta bezain indartsua izango.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA