Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Kiwia, C bitaminaren iturri

Aktinidiazeoen familiako landarea da kiwia. Familia horretan, berrogeita hamar barietate baino gehiago ezagutzen ditugu, baina garrantzitsuenak hauek dira: kiwi berdea (Actinidia deliciosa), zapore gazi-gozokoa, eta kiwi horia (Actinidia chinensis), pixka bat gozoagoa. Berdea zein horia, mantenugaiz eta bitaminaz beteriko fruta da kiwia, eta, horrenbestez, frutarik onenetako bat dela ere esan dezakegu.

Kiwiak badu ezaugarri bat nabarmentzen duena: C bitaminaren iturri oso ona da. Ia beti, C bitamina duten frutei buruz ari garenean, zitrikoen familiako barietateei buruz pentsatzen dugu: mandarina, laranja, limoia, pomeloa eta abar. Eta, egia esateko, zitrikoek C bitamina ugari ematen digute, baina kiwiak oraindik ere gehiago du, hain zuzen ere, 45 mg 100 gramoko; ondorioz, 100 g kiwi janez gero, 40 urteko pertsona heldu bati egunean gomendatzen zaion C bitaminaren kantitatea gaindituko genuke.

Gainera, kiwi horiaren barietateak C bitaminaren kantitate handixeagoa du.

ZERGATIK BEHAR DU GURE ORGANISMOAK C BITAMINA?

  1. C bitaminak defentsak indartzen ditu, hau da, immunitatea, eta, ondorioz, hotzeriak eta gripeak eraginiko konplikazioei aurre hartzen laguntzen digu.
  2. C bitaminak gogo-aldartea hobetzen du, eta nekea eta akidura murrizten ditu.
  3. C bitamina antioxidatzaile indartsua da, eta erradikal askeen eta zelula-oxidazioaren kontra borroka egiten laguntzen digu, eta bihotz-hodietako gaixotasunak eta tumoreak prebenitzen.
  4. Anemia ferropenikoaren kasuan, burdina duten elikagai guztien burdina xurgatzen laguntzen dio C bitaminak organismoari. Horregatik, kiwia postre bikaina da txahal-haragia, lekaleak edo espinakak jaten ditugunean.  

KIWIAREN BESTE EZAUGARRI BATZUK

Kiwiaren ezaugarri nabarmen bakarra ez da C bitamina ugari izatea. Hain zuzen ere, gure nutrizionistak, Marta Aguirre doktoreak, dioen bezala, “gure osasunari laguntzeko egunean kiwi bat jatea gomenda dezakegu, nutrizio aldetik kalitate handikoa delako eta osasunean eragin onuragarriak dituelako”. Ikus ditzagun jarraian haren ezaugarri batzuk:

  1. Kiwia idorreria-kasuetan gomendatzen den fruta da; izan ere, zuntz ugari duenez, hesteen mugimendua hobetzen du. Gainera, zuntz horri esker, murriztu egiten da kolesterolaren eta glukosaren xurgapena, eta, ondorioz, fruta egokia da kolesterol-maila altua eta diabetesa duten pertsonentzat.
  2. Azido foliko ugari duenez, fruta gomendagarria da, bai haurdunaldian, bai edoskitzaroan; izan ere, globulu gorriak eta zuriak sortzen laguntzen du, material genetikoa sintetizatzen, antigorputzak sortzen eta fetuaren hodi neuralaren malformazioak prebenitzen, hala nola bizkarrezur bifidoa.
  3. Kiwiak badu beste abantaila bat: digestioari laguntzen dion fruta bat da, entzima proteolitiko bat baitu, aktinidina.
  4. Kiwiak ugari duen beste mineral bat potasioa da, eta horrek arteria-tentsioa kontrolatzen laguntzen du.

 

NUTRIZIO-OSAGAIAK (100 gramoko)

  • Kaloriak: 50 kcal
  • Karbohidratoak: % 10-11
  • Proteinak: % 1
  • Gantzak: % 0,5
  • Zuntza: 3,4 g. Zuntzik gehiena zuntz disolbagarria da (pektinak eta muzilagoak), baina zuntz disolbaezina ere badu.
  • Bitaminak: Bitamina nagusia C bitamina da (45 mg). Era berean, baditu E bitamina (0,93 mg), karotenoideak (37,25 µg) eta B taldeko zenbait bitamina ere (B1, B2, B3, B6), eta bereziki B9 bitamina edo azido folikoa (26,8 µg).
  • Mineralak: Potasioa (300 mg) eta magnesioa (20 mg).
Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

SELECTA kiwiaren sasoia orain hasten da, abenduan, eta maiatzera arte iraungo du. Hilabeteotan, BM Supermerkatuetako frutategi guztietan aurkituko dituzu SELECTA kiwiak. Zigilu horrek jatorria, kalitatea eta heltze-punturik onena bermatzen ditu.