
Mugi zaitez
Eguberrien pisua arintzeko ariketak
Gehiegizko kaloria eta jai sasoian, zaila izaten da sasoi onean mantentzea. Gainera, hotza eta denbora falta ere aitzakia perfektua izaten dira kirolik ez egiteko. Zenbait aholku planteatzen dizkizuegu, egunotan kirola alde batera utz ez dezazuen.
Oinez ibiltzea, kirolik osasungarrienetakoa
Oinez ibiltzen garenean, gorputzeko muskulu guztiak suspertzen ditugu, zirkulazioa hobetu eta globulu gorrien produkzioa handitzen dugu (horrela, organismoan oxigeno-garraioa hobetuz).
Modu progresiboan ibiltzen hasi behar dugu, urrats handiak eginez eta pixkanaka abiadura handituz, bihotz-taupaden maiztasuna handitzeko. Nahikoa da egunean 30-60 minutuz ibiltzea pisua galtzeko eta arteria-presioa murrizteko.
Sor ezazu zeure HIIPA metodoa
HIIPA metodo ideala da hotza jasaten ez duten edo gimnasiora joateko astirik ez duten pertsonentzako. Kontua da gure etxeko jarduerak ahalik eta modurik indartsuenean egitea. Adibidez, indar handiagozgarbi ditzakegu kristalak, edo erosketetako poltsekin eskaileretatik igo. Gakoa da esfortzu-tarte laburrak eta jarduera arinagoa konbinatzea. Eta, animatzen bazara, GAZ ariketaren batekin konbina ditzakezu.
Yoga, onura bikoitza: estresa arintzea eta kaloriak erretzea
Kirol bete-betea da gure egoera fisikoa zein psikologikoa hobetzeko. Yogak hezurrak indartzen ditu, elastikotasuna eta gorputz-postura hobetzen ditu eta, nola ez, pisua galtzen laguntzen du. Bestalde, erlaxatzen laguntzen du, autoestimua areagotzen du, insomnioaren aurkakoaukera ona da, burua azkartzen du…
Ariketa fisikoaz gain, garrantzitsua da elikadura osasungarria izatea eta ur asko edatea. Has zaitez lehenbailehen sasoi onean jartzen eta zure errutina prestatzen, eta hasi urte berria inoiz baino hobeto.
Probatu al duzu hauetako teknikaren bat? Konta iezaguzu Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.