Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Nola ezabatu Gabonetako gehiegikeria ia guztiak

Esan dezakegu, elikaduraren eta gehiegikerien ikuspuntutik, Ama Birjinaren zubian hasten direla Gabonak, eta Errege Egunean amaitu. Denbora-tarte horretan, ia astero egiten ditugu gehiegikeriak: enpresako afaria dela, lagunarteko ospakizuna, Eguberriak, Urte Zahar gaua, Errege-erroska, etab.

Hilabete osoa gure kaloria-ekarpenean gehiegikeriak egiten. Horregatik, ‘sobera ditugun kilo’ horiek kentzeko errezeta eta truku asko entzun eta irakurriko ditugu egunotan, –ia nahitaez– urte-sasoi honekin lotuta daudenak.

Destoxikatzeko likidoak eta zukuak dira nagusi Gabonetako gehiegikeriak atzean utzi nahi dituztenen elkarrizketetan, baina hori baino gehiago behar da turroi zati horiek edo pastel zati hori ezabatzeko. Izan ere, dieta destoxikatzaileren bat erabili arren, urte osoan elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak izatea komeni da.

Zainduz Bizi ataletik, ohartarazten dizugu tentazioz josita etortzen zaizkigula egun hauek, eta hobe izaten dela etxeko lanak eginda izatea horiei aurre egiteko. Nolanahi ere, azkenean tentazioan erori bazara eta ezin izan badiozu ihes egin polboroi bandeja horri, aparteko ahalegina egiteko unea iritsi da, elikadurari zein ariketa fisikoari dagokionez.

Kirola eta dieta

Egokiena da gehiegikeriak lehenbailehen konpentsatzea: egun berezien ondoren (abenduaren 26an, urtarrilaren 2an, edo urtarrilaren 7an), metabolismoak ez dezan gorde 'energia soberakin' gorputz-gantz moduan.

Gehiegi jan izana konpentsatzeko beranduegi baldin bada, dieta luzeagoa egin beharko dugu (2-4 aste), baita ariketa fisikoa ere. Hori bai, sobera ditugun kiloak kendu ondoren ere errutina osasungarriarekin jarraitzea komeni da; era horretan, errazagoa izango da lirain mantentzea, gure gorputzak kaloriak erretzeko joera handiagoaizango baitu eskuarki kirola egiten badugu.

Barazkiak oinarri dituzten bazkariak eta afariak egin ditzakegu (hala nola ziazerbak, zerbak, kale aza, azenarioa, apioa, brokolia, erremolatxa eta kuia); eta fruta jan dezakegu azken-buruan edo otordu artean: madaria, laranja, mandarina eta sagarra, esaterako, aukera onak dira.Eta, gainera, efektu diuretikoa duten jakiak aukeratzen baditugu –orburuak, errefaua eta anana, esaterako– are eraginkorragoa izango da dieta.

Gogora ezazu sasoian sasoiko produktu freskorik onenak aurkituko dituzula BM Supermerkatuetan, dieta osasungarri eta orekatua izan dezazun.

Soberan dituzun kiloak kentzeko…

  • Edan ezazu ur asko: egunean pare bat litro.
  • Zuntza eta elikagai probiotikoak, kefirra esaterako: bakteria onuragarriak birsortzen eta heste-igarotzea erregulatzen laguntzen du.
  • Jan ezazu esneki gutxiago, eta saihestu azukreak eta irin finduak.
Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa