Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Running

Hotz egin arren korrika egitera irten zaitezen motibatzeko 5 truku

Korrika egitera irtetea jarduera monotono eta aspergarri bihur daiteke, nahikoa motibaziorik ez baduzu. Gainera, udazkenean eta neguan, zailagoa bihurtzen da korrika egitearen helburua, kirola egiterakoan hotza saihesteko ere prestatu behar baitzara.

Zenbat aldiz saiatu zara motibatzen ez zintuen zerbait egiten eta, azkenean, bertan behera utzi duzu? Hori gerta ez dagizun, hona hemen korrika egiteko motiba zaitezen aholku batzuk, batez ere laster iritsiko zaizkigun egun goibel, hotz eta gris horietarako:

  • Ezar iezaiozu helburu bat zure buruari:Argi eta garbi izan behar duzu bete nahi duzun/dituzun helburua/k. Horretarako, bi galdera planteatzen dizkizugu: Korrika egiteari dagokionez, zer da gehien motibatzen zaituena? Zergatik egiten duzu? Pentsa ezazu nola sentitzen zaren ondoren: lasaiago, produktiboago…
  • Motibatzeko, erabil ezazu musika:Zure burua aktibatzeko modu tradizional eta eraginkorra da. Musikak gure burua erlaxatzen, distraitzen eta animatzen laguntzen digu.
  • Izan zaitez zeure coacha:“Ondo egiten ari naiz”, “gutxi falta zait lortzeko” edo “nekatuta nago, baina jarrai dezaket”, etab. Esaldi horiek zeure burua berresten eta zure helmugak bertan behera uztera bultza zaitzaketen pentsamendu negatiboak saihesten lagunduko dizute.
  • Lehenetsi oraina:Ahaztu zaitez egiteko dituzun gauzez, lanaz edo kezkez; baloratu oraina eta korrika egiteak zure bururako dituen onurak.
  • Idatzi zure lorpenak:Idatz itzazu koaderno batean zure lorpenak eta aurrerapenak, edo erabil ezazu aplikazioren bat; horrela, egiaztatuko duzu “ahalegin orok du bere ordaina” ez dela esaera huts bat. Saio bakoitzaren ondoren nola sentitzen zaren ere idatz dezakezu. 

Balio izan al dizute gure aholkuek, korrika egitera irteteko motiba zaitezen? Konta iezaguzu Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.