Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Arrautzak: Bakarrik, nahaskian edo lagungarri.

Arrautzez ari garenean, oiloen arrautzak izan ohi ditugu gogoan, baina ez dira horiek gure sukaldean erabiltzen ditugun bakarrak; galeperrarenak, ahatearenak, eperrarenak, faisaiarenak edo are, ostrukarenak exotikoenentzako, denak dira aukera ona sukaldean berritzaileak izateko.

Proteina, lipido, ur eta mineral ugari dute eta oso egokikorrak dira; horri guztiari esker, plater gozo zein gazietan erabil ditzakegu, izen ona dute eta rol nagusia jokatzen dute edozein gastronomia motatan. Eta krisialdi garaian garrantzitsuena, munduko proteina-iturri merkeena da.Gainera, ez dugu ahaztu behar arrautzak ez daukala gantz aserik; gantz aseak dira, gantz-azido transekin batera, gure kolesterol-mailaren benetako mehatxua. Beraz, arrautzak gomendagarriak dira edozein dieta motatan.

Norberak gogokoen dituen arrautza taila gorabehera, argi izan behar dugu zer erosten ari garen; horretarako, bakoitzaren gainean inprimatuta dagoen kodea begiratu behar dugu. Lehenengo zifrak esaten digu ze zainketa-mailarekin hazi den arrautza jarri duen oiloa. Zifra hori 0tik (arrautza ekologikoak, aire zabalean hazitakoak eta pentsu naturalaz elikatutakoak) 3ra (kaioletan hazitako oiloak) doa. Tartean daude 1 zifrari dagokion zainketa-maila (landako oiloak) eta 2 zenbakiari dagokiona (lurrean hazitakoak). Zifra horren ondoren Europar Batasuneko herrialdeen jatorrizko herrialdearen kodea (Espainiari ES dagokio). Inizial horien ondoren oiloak hazi diren ekoizlearen edo hegazti-granjaren kodea azaltzen da, eta zein probintziatakoa den.

Osagai nagusia arrautza duten errezeta batzuk

Goxo-goxoak daude tortillan, bai, baina arrautzak prestatzeko beste modu ezberdin eta orijinal asko dago. Adibidez, gure arrautza lorea eta arrautzak sojarekin.

Errezeta nazioartekoagoren bat ere proba dezakezu, hala nola bakailaoa a bras erara plater portugaldarra edo New Yorkeko benedictine arrautza klasikoak, oilo- edo galeper-arrautzekin egin dezakezuna eta ezin hobeak direnak gosaltzeko edo bruncherako.

Arrautzak lagungarri bikainak dira beste plater tradizional baterako, ogi-mamien platererako. Proba ezazu errezeta hau: arrautzak ogi-mami, perretxiko eta onddoekin; edo beste hau: hazidun ogiaren mamiak gorringo-kremarekin.

Zure gonbidatuak harritzeko, anima zaitez errezeta hau prestatzera: arroz-krema arrautza frijituarekin; ez duzu jakingo non hasten den arrautza eta non amaitzen arroza. Edo proba ezazu beste hau: galeper-arrautzez betetako orburuak.

Baina benetan nahi duzuna tortilla bat bada, antxoa-tortilla hau proposatzen dizugu. Hatzak miazkatzeko modukoa!

Arrautza ondo egosteko trikimailuak

Oso garrantzitsua da, egosten jarri aurretik arrautzak giro-tenperaturan egotea. Irakiten hasten denetik hasiko gara egoste-denbora zenbatzen. Norberaren gustuaren araberakoa izango da egoste-denbora; hala ere, 10 minutukoa da arrautza egosi normal bat prestatzeko denbora egokiena. Gorringoa guztiz egin gabe geratzea nahi badugu, nahikoa izango da zazpi minutuz egostea. Uretan pasatako arrautza nahiago izanez gero, hiru minutuz egosi behar dugu. Behin egosi ondoren arrautzak izan behar duen itxura ere erabaki genezake. Gorringoa tokiz aldatuko da egosten hasi aurreko uraren egoeraren arabera. Arrautza ur hotzetan sartu eta ondoren egosten jartzen badugu, gorringoa alde batera mugituko da. Ur irakinetan sartzen badugu, gorringoa erdian geratuko da.

Arrautza egosiak zuritzeko trikimailuak

Modu tradizionalean egin dezakegu, azala kontuz kenduta. Arrautza bere puntuan egosita baldin badago, lana erraztu dezakegu; mutur bietatik azala pixka bat kendu, eta zulo horietako batetik putz egin behar dugu (arrautza bakarrik eta ondo zurituta aterako da). Arrautza egosiari mahai gainean kolpe bat eman diezaiokegu, eta mahaian zehar birarazi, arrautza pixka bat zapalduz, gure eskua zabalik dugula. Horiek eta beste mila modu, jaki goxo txiki horretaz gozatzeko.