Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Arrautzak ogi mami, perretxiko eta ondoekin

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
4 Arrautza
100 gr Perretxiko
100 gr Onddo
40 gr Urdaiazpiko iberiko xehatu
1/2 barra Ogi zahar
20 gr Urdai xehatu
Oliba-Olioa

PRESTATZEA

Arrautzak 65ºC-tan egosiko ditugu 35 minutuz. Gerorako utziko dugu.

Ogia ahalik eta zatirik meheenetan txikitu eta katilu batean jarriko dugu. Ur tanta batzuk bota eta eragingo dugu. Berriro egingo dugu lan hori. Zapi batekin estali eta gerorako utziko dugu.

Arrautza berriro berotuko dugu 70ºC-tan 3 minutuz.

Ireki, eta plateraren gainean jarriko dugu. Urdaia eta urdaiazpikoa minutu batez sueztitu, eta ogi- mamiak erantsiko ditugu. Guztia nahastu eta arrautzen ondoan jarriko dugu.

Onddoak eta perretxikoak salteatu, eta gatzaz eta piperbeltzez onduko ditugu. Beste ontzi batean aurkeztuko ditugu, osagarri gisa.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 70’

ZAILTASUNA: 9/10

OSASUNGARRIA: 6/10

 

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • HARAGIAK
  • ENTSALADAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: +60'