
Arrautza lorea
OSAGAIAK
(2 pertsonarentzat)
4 Arrautza
50 g Urdaiazpiko txikitu
2 Patata
eskukada bat ilar
PRESTATZEA
Patata zuritu eta zentimetro bat inguruko xerratan moztu. Su oso txikian konfitatuko dugu, oliba-olioz, samurtzen den arte.
Ilarrak egosi eta birrinduko ditugu, pure fin bat egin arte.
Zelofan-paperaz, poltsatxoak egingo ditugu eta barruan jarriko dugu arrautza kraskatu gordina, olio-tanta bat eta gatz pixka bat botata. Lau minutuz egosiko dugu.
Urdaiazpiko-txirbilak zartaginean pasatuko ditugu, kurruskatsu geratzen diren arte.
Platera muntatuko dugu, ilar-pure zertzelada batzuekin eta patata-xerra konfitatuekin, eta gainean jarriko ditugu arrautza eta urdaiazpikoa.
- LEHENAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA