Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Hazi ogiaren mami frijituak arrautza gorringo kremarekin

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
200 gr hazi-ogi gogor
20 gr hirugihar xehatu
20 gr txorizo xehatu
10 ml oliba-olio
Perrexil xehatua
2 arrautza-gorringo
10 ml ardo zuri
1 atal baratxuri, xehatua

 

ELABORAZIOA

Xerra finetan moztuko dugu ogia. Ur tanta batzuk botako ditugu eta zapi heze batekin estaliko dugu 15 minutuz.

Zartagina suan jarri, eta baratxuria, hirugiharra eta txorizoa sartuko dugu. Sueztitu, eta ogi-mamiak erantsiko ditugu, pixka batean salteatzeko.

Gorringoak –gatza eta piperbeltzarekin– mariabainuan jarriko ditugu, ardo zuriarekin batera, eta aparra atera arte harrotuko ditugu.

Alde batean ogi-mamiak jarriko ditugu, eta gainean gorringoa eta perrexila hautseztatuta.

 

PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 35’
ZAILTASUNA: 8/10
OSASUNGARRIA: 6/10

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.