
Benedictine arrautzak
Benedictine arrautzen errezeta hau ezin hobea da gosariaz gozatzea gustatzen zaizuenontzako. Jatorria New Yorken duen plater honen osagai nagusia arrautza da, eta eguna beste modu batera eta energiaz beteta hasteko aukera ematen digu.
OSAGAIAK
(2 pertsonarentzat)
moldeko Ogiaren 2 xerra
6 Hirugihar-xerra
2 Arrautza (ur irakinetan egiteko) eta 3 gorringo
Saltsa holandesa egiteko:
250 g Gurin
Limoi 1-en zukua
PRESTATZEA
Ezer baino lehen, gurina argituko dugu. Hori egiteko, gurina Maria bainuan edo mikrouhin-labean, ontzi altu batean, berotuko dugu. Seruma beheko zatian geratuko da eta gantza igo egingo da. Gantz hori erabiliko dugu saltsa holandesa egiteko.
Gorringoak ere Maria bainuan harrotuko ditugu. Limoi-zukua gehituko dugu. Harrotuta daudenean, gurin argitua gehituko dugu pixkanaka-pixkanaka. Saltsa holandesaren ehundura lortzean, gatzaz eta piperraz onduko dugu.
Molde batekin ogia moztu, txigortu eta utzi egingo dugu.
Moldearen barnean, zartaginean, arrautzak ur irakinetan egingo ditugu. Hori egiteko, zartaginean ura irakingo dugu eta irakiten hasten denean, arrautza zulo barnera botako dugu ogiaren forma berberarekin gera dadin.
Hirugihar zatiak zartaginean egingo ditugu kurruskariak geratu arte.
Platera osatzeko, lehenik, ogi txigortua jarriko dugu, ondoren hirugiharra, gainetik arrautzak, eta azkenik, saltsa holandesa.
- BIGARRENAK
- PLATER BAKARRAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'