Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mahats-bilketa

Mahats-bilketa hasi da Espainian

Esan beharrik ere ez dago ardo-tradizio handia dugula. Frantzia eta Italia bezalako beste herrialde batzuek baino mahasti azalera handia dugu, eta hori nabari da merkatuan aurki dezakegun ardo aukera zabalean. Errioxa, Nafarroa, Ribera de Duero, Toro, Bierzo edo Rueda dira gure ardo-industriaren Jatorri-deituretako batzuk, eta lan betean dihardute orain guztiek. Iraila da, eta mahats-bilketa garaia Espainian.

Mahats-biltze prozesua fruitua heltze-garai gorenean dagoenean burutzen da, izan ere, une horretan mahatsen lehen hautaketa egiten da. Mahats-mordo heldugabe zein minduak baztertu egiten dira, hauek ardoaren zaporean eraginik izan ez dezaten. Gainera, mahastien lekualdaketa kontu handiarekin egin behar da, bestela mahatsek presio handiegia izateagatik, upeltegira iritsi baino lehenago hondatuta gera daitezkeelako.

Mahats-bilketa iraila eta azaroan burutzen da, mahastizaintza eta ardogintza ingurune eta mahats-motaren arabera. Eta ia beti hasten da mahats-biltze lanei ongietorria egiten dien jai herrikoi batekin..

Arabako Errioxaren kasuan, bertako produktu esanguratsuena den ardoa goraipatzeko jaiak antolatzen dituzte irail erdialdean. Gauza bera Nafarroako Jatorri-deiturarekin; urtero ospatzen dute Mahats-bilketaren jaia Oliten.

Gaztela-Leonen ere jai horiek antolatzeko prestatzen ari dira. Rueda jatorri-deitura izaten da Gaztela-Leongo kanpaina irekitzen duena, eta jarraian etorriko dira gainerako beste hamaikak.

Mahats-bilketaren jai horien helburua da nekazariei merezi duten begirunea erakustea eta, bide batez, gure herrialdean gora doan sektore honen erakargarritasun turistikoak sustatzea. Aukera ezin hobea ardoaren tradizioa eta kultura bizi izateko.

Ardoa sukaldean
Mahats-bilketaren ondoren, mahats-salda horiek dastatzeko unea iristen da, hilabetetako lanaren ondoren. BM Supermerkatuen ardandegian ardo aukera zabala aurkitu ahal izango duzu. Ardo zuri, beltz, gorri, apardun eta beste hainbaten aukera zabala eskaintzen dizugu. Ahogozoa uzteko ardoak, baina baita gure platerei zaporea emateko ere.

Ardo zuriak dira sukaldean gehien erabiltzen direnak. Ezin hobeak dira arrain edo itsaski platerak ongarritzeko, eta zopak ere askoz zaporetsuagoak geratuko zaizkizu, ardo zuri kopa bat gehitzen badiezu. Olio-ozpinak eta saltsak prestatzeko erabil dezakezu, paellari bota edo risottoa prestatzeko erabili, eta oso ondo datoz haragi zuri batzuekin ere, hala nola oilaskoarekin.

Zapore biziagoko haragiak, baina, zaporetsuagoak geratuko dira ardo beltzarekin. Egin ezazu froga txahal-masail gisatua edo idi-buztan errezeta hau prestatuta. Ardo beltzik gabe ez dira berdin geratuko.

Eta azken-buruetarako, apardunak. Zer iruditzen zaizue cavaz prestatutako txokolatezko likiskeria hau? Badakizu, aska zaitez sukaldean eta erabili ardoa zure platerak prestatzeko.