
Ardo apardunak
Ardo apardunak Eguberrietarako: Xanpaina edo Cava?
Gainean ditugu Eguberriak, eta oraintxe hasiko gara ospakizun-egun horietarako menua pentsatzen. Gauzarik garrantzitsuenetako bat da cava edo xanpain on bat aukeratzea, bazkarirako edo afarirako zein bazkalostean edo afalostean topa egiteko.
Xanpainak (champagne) Frantziako izen bereko eskualdeari zor dio bere izena; hantxe ekoizten da urre-koloreko salda hori. Mahats mota anitz konbinatzen du, batez ere, Pinot Noir, Chardonnay, Cheninblanc eta Pinot Meunier.
Cava eskualde batean baino gehiagotan ekoizten da, prestatzen den tokiko lurpea hartzen baitu kontuan, ez dauka ekoizpenerako zona jakin bat. Gehien erabiltzen diren mahatsak dira Parellada, Xarel·lo eta Chardonnay.
Cavaren kasuan, 5 motatakoak daude, beren gozotasun-mailari dagokionez: Brut Nature (estimatuena eta gozotasun-maila txikienekoa), erdi-mailako Brut, Erdilehorra eta Lehorra, eta cavarik gozoena, Doux edo Gozoa.
Ardo apardun mota bien kasuan, prestakuntzaren urratsetako bakoitza egiteko egokitasunaren araberakoa soilik izango da beren kalitatea, ezinezkoa baita bien arteko alderaketarik egitea. Norberaren gustuaren araberakoa izango da xanpaina edo cava aukeratzea.
Gure ardandegiko aukera zabala da, eta xanpain eta cava marka anitz daukazue, zuen otorduak arrakastatsuak izan daitezen.
Taittinger Xanpaina
Mahats-bilketa anitzetako ardoen arteko nahasketa harmoniatsua, xanpainetan aurkitu ohi ez den Chardonnay proportzioarekin. Xanpain hori gogokoenetako bat da dastatzaile zorrotzenentzako; gainera, oso ondo dator haragi zuriekin eta gorriekin, otarrainarekin edo frutazko eta txokolatezko azken-burukoekin batera edateko.
Moët & Chandon xanpaina
Munduko xanpainik ezagunena dela esan genezake. 1743tik, Moët & Chandon etxeak bere irudia garatzen eta mundu osoan bere burua luxuari lotzen jakin izan du. 1950ean, aitzindariak izan ziren Frantziako Sari Handiaren irabazlea lausengatzen; baina, 1967an izan zen Le Manseko 24 orduetako irabazle Dan Gurneyk bere garaipena ospatu eta inguruko guztiak xanpainarekin busti zitueneko hura.
Codorníu Cuvée 1872 cavak
Mahastien antolamendu bikainari esker, Codorniuk cava bereziak eta ezaugarri oso pertsonalekoak lortzen ditu. Mahats mota bakoitza bere hazkunderako egokiena den lursailean landatzen da. Codorniuk gaur egunera egokitutako antzinako lan-teknikak erabiltzen ditu; fabrikatzeko dute artisau-era hori nabari da, noski, azken produktuan.
Segura Viudas cavak
1959az geroztik, Penedeseko mahats-barietate autoktonoak erabiltzen ditu Torrelaviteko upategi horrek; hala nola, Xarel.lo, Macabeo eta Parellada.
Freixenet cavak
Ia 101 urte pasa dira Freixenet cava egiten hasi zenetik, eta bera izan da nazioarte mailan cava produktu estimatua izatea lortu duena. Hori guztia, bere familia-oinarria galdu gabe, Pedro Ferrer eta Dolores Salaren oinordekoak baitira gaur egungo jabeak.
Zein aukeratzen duzu? Txintxin!