
Idi isatseko hariak
Idi-haragia oso goxoa eta osasungarria da, eta askotariko aukerak eskaintzen ditu sukaldean. Idi-buztana prestatzen errezeta hau proposatzen dizuegu, fruitu lehorrez lagunduta
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
1 Azenario
1 Porru
1 Tipula
oliba-Olio suabea (frijitzeko)
1 koilarakada Irin
1/2 l Ardo beltz
1/2 l Ur
1 kg Idi-isats
Garniziorako:
40 gr Intxaur
40 gr Mahats-pasa
40 gr Kalabaza-pipita
40 gr Orejoi zatitu
20 gr Gurin
PRESTATZEA
Barazkiak (azenarioa, porrua eta tipula) xehatu, eta kazola batean sueztituko ditugu olio-tanta batekin. Isatsa irinatik pasa, eta frijituko dugu.
Barazkiak dauden kazolan sartuko dugu isatsa. Ondoren, ardo beltza botako dugu eta pixkanaka egiten joan dadin utziko dugu, alkohola lurrundu arte.
Ura erantsi, eta estaliko dugu. Presioko eltzean 50 minutu gutxi gorabehera egosiko dugu.
Gero haragia atera, baina saltsa erreduzitzen utziko dugu. Isatsa epel dagoenean, hariak atera, eta gerorako gordeko ditugu. Isats-hariak berotuko ditugu gatz pixka batekin.
Garnizioa (frutu lehorrak) gurinarekin salteatuko dugu, eta gatza eta piperbeltza botako diogu. Isats-hariak plateraren alde batean jarriko ditugu eta bestean garnizioa.
PREZIOA: HANDIA
DENBORA: 70’
ZAILTASUNA: 8/10
OSASUNGARRIA: 7/10