Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Upeltegia

Ardoen eta gazten uztarketa

 

Bizitzaren alderdi guztietan bezala, ardoen eta gazten konbinazioan ere norberaren gustuak daude tarteko. Baina horrez gain, badaude uztarketei dagozkien jarraibide orokor batzuk, ardoaz eta gaztaz gehiago gozatzeko gidatzat balio diezaguketenak. Kontua da gazta eta ardo bakoitzaren "laranja erdia" aurkitzea. BM Supermerkatuetan posible da hori, ardandegi ‘Bikaina’ baitugu; 600 erreferentzia baino gehiagoren artean aukeratu ahal izango duzu. Eta, zer esanik ez, gure gaztandegiaren kalitateaz; bertako zein inportaziozko gazta aukera zabala eskaintzen dugu, aukeratutako ardoarekin uztartu ahal izateko. Bikain ezkontzen diren bi produktu, prestatu dizuegun gida txiki honi jarraituz gero.

Zapore arineko gaztek, gazta freskoek esaterako, ardo freskoak eskatzen dituzte: Verdejo ardoren bat, adibidez, Rueda Jose Pariente; Viura-ren bat, Campo Viejo erdigozoa; edo Chardonnay bat, Viña Sol Torres, esaterako.

Nolanahi ere, gaztaren arabera, ardo beltzak ere egokiak izan daitezke, Legaris bat edo Ribera de Duero bat, esaterako.

Ardo zuriak oso ondo uztartzen dira ahuntz-gaztekin, nahiz eta kasu honetan hobe ardo lehor eta fruta-usainekoak aukeratzea, hala nola, Marqués de Cáceres edo Puerta Vieja upeltegien ardo zuriren bat.

Pasta biguneko gaztetara jotzen badugu, berriz, hau da, Brie edo Camembert gaztaren batera, ardo aukera zabalagoa sartzen da jokoan. Gazta mota horiekin oso ondo uztartzen dira azidotasun ukitu bat duten ardo zuriak edo fruta-usaineko ardo beltz gazteak. Gure gomendioa, Fernandez de Pierola zuriren batekin edo udazkeneko ardo beltz gazteren batekin uztartzea, biak ala biak Errioxa jatorrizko deiturakoak.

Gazta zaporez bortitzagoekin - gazta urdinekin, esaterako - edateko ardorik egokienak ardo beltz sendoak edo likore-ardoak dira. Oporto klasikoa laguntzaile ona da, Ruby Port, esaterako.

Behi- zein ardi-gazta onduak dira ardo beltza ondoen onartzen dutenak, tempranilloak, bereziki. Marqués de Griñón, Monte Real, Condado de Haza, Pago de Capellanes, Protos ardo ondua... gomendatzen dizkizuegun aukeretako batzuk besterik ez dira.

Orain bai, iritsi da gazta eta ardoa aukeratu, dastatu eta gozatzeko unea!