Sasoiko produktua
Koilaraz jatekoak: neguari aurre egiteko zure babesa
Zerbaitegatik dira sasoi honetako protagonista koilaraz jateko platerak: berotan sartzen laguntzen digute, hidratatu egiten gaituzte duten ur kopuru handiagatik, eta energia ematen digute modu orekatuan.
Gainera, errezeta nahiko merkeak izaten dira, eta prestatzeko oso errazak, sasoiko osagai freskoez kozinatuak. Ez dute aparteko aurkezpenik behar izaten, ezta teknika konplexurik ere: lehengai onak eta denbora baino ez, zaporea poliki-poliki eraiki dadin.
Sasoiko funtsezko osagaiak
Hilabete hotzetan, produktu jakin batzuk nabarmentzen dira, batez ere duten nutrizio-balioagatik eta eskuragarri izaten ditugulako:
- Lekaleak: dilistak, txitxirioak eta babarrunak ezinbestekoak dira. Landare-proteinak (dilistek 100 gramo bakoitzeko 24 gramo dute) eta zuntz kopuru handia eskaintzen digute. Espezialista askok gomendatzen dute astean hainbat aldiz kontsumitzea.
- Sustrai-ortuariak eta tuberkuluak: patata, azenarioa, kuia... testura eta gozotasuna ematen diete platerei.
- Hosto berdeko barazkiak: aza, zerbak, ziazerbak eta porruak, esaterako, kontsumitzeko unerik onenean daude, eta bitaminak eta zaporea ematen diete platerei.
- Haragi gihartsuak: oilasko edo txahal kantitate txikiak, gisatua aberasteko, koipe gehiegirik gabe.
Nola prestatu koilaraz jateko plater orekatu bat
- Eman protagonismoa barazkiei eta lekaleei: izan daitezela plateraren oinarri nagusia.
- Erabili proteina giharren zati txikiak: oilaskoa, oiloa edo arrain zuria.
- Lehenetsi etxean egindako salda: benetan zaporetsua, eta koipe gehigarririk behar ez duena.
- Aromatizatu belarrekin: ezkaiak, erromeroak, ereinotzak eta mihiluak, esaterako, zaporea ematen diote, baina ez kaloriarik.
- Osatu menua: zerbitzatu entsalada batekin eta postrerako fruta batekin, menu biribil bat lortzeko.
Hiru lekale, hiru gisatu perfektu
- Dilista potajea barazkiekin (txorizorik eta odolkirik gabe)
- Txitxirio-gisatua kuiarekin eta ziazerbekin
- Babarrun zuriak errioxar erara
Koilaraz jatekoak negurako aukera elikagarria eta orekatua dira, barazkiekin, lekaleekin eta proteina kopuru txikiekin prestatuz gero. Kontsolamendua, zaporea eta osasuna plater bakarrean.
BM Supermerkatuetan aurkituko dituzu neguko zure gisatuak eta zopak prestatzeko sasoiko osagai fresko guztiak. Izan ere, azken batean, etxean prestatzen da hotzari aurre egiteko babesik onena.
Koilaraz jatekoen zalea al zara? Konta iezaguzu Facebooken, Xen, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.