
Babarrun zuriak errioxar erara
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
ASTURIANA babarrun zuriak, 400 gr
Txorizoa, 100 gr
Bi pikillo-piper
Tipulin bat
Piper berde bat
Hiru tomate
Baratxuri-atal bat
KOIPE oliba-olioa, koilarakada bat
AÑANA MINERAL gatza, koilarakada bat
ELABORAZIOA
Babarrunak txorrota azpian garbitu eta beratzen jarriko ditugu, ur hotzetan, 8 orduz.
Tipula, piper berdea eta baratxuria moztu, eta zartagin batean potxatuko ditugu, oliba-olio pixka batekin.
Bi litro ur hotz jarriko ditugu lapiko batean, eta babarrunak gehituko ditugu, uretatik atera ondoren.
Gainerako osagaiak bota eta egosten utziko dugu dena, ordu eta erdiz, babarrunak bigundu arte. Gatz-puntua egiaztatu eta zerbitzatuko dugu.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- PLATER BAKARRAK
- LEKALEAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: +60'
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA