Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Nola prestatu lekaleak: beratu eta egosi

Lekaleak funtsezkoak dira gizakien elikaduran, propietate nutrizional bikainak dituzte eta: aberatsak dira proteina, hidrato eta zuntzetan, eta oso koipe eta sodio gutxi dute.

Gainera, lekaleak modu askotan presta daitezke. Gisatu moduan presta ditzakegu, betiko lapikokoen antzera, baina entsaladak eta kremak ere egin daitezke.

Hautatzen dugun errezeta edozein dela ere, aurretiko urratsa da garrantzitsuena, hau da, lekaleak egostea. Izan ere, hori da gakoa: lekaleak ez badira ondo beratzen eta egosten, alferrik galduko dira.

LEKALEAK BERATZEA

Lekaleak prestatzeko, beste ezer baino lehen, beratu egin behar dira, azala bigundu eta ura hazian sartuz joan dadin. Lehen urrats horretarako, ur-kantitate hau jartzea komeni da: hiru parte ur parte lekale bakoitzeko eta 12 bat orduz utzi behar dira; beraz, komeni da aurreko egunetik uztea beratzen. Ur hotzetan jarriko ditugu, eta, beratu bitartean, behin edo bitan aldatuko diegu ura, haize gogaikarriak saihesteko.

Garbantzu edo txitxirioak egosteko, berriz, ur epela erabili behar dugu, eta koilarakada bat gatz bota.

LEKALEAK EGOSTEKO AHOLKUAK

Beratzea amaitu ondoren, ura aldatuko dugu egosten hasi aurretik. Ez da ur asko behar; nahikoa da urak lekaleak estaltzea.

Egosteko orduan ere, berezia da garbantzua, ura irakiten dagoenean bota behar baita; gainerako lekaleak, berriz, ur hotzetan jarri behar dira egosten.

Irakitean bitsa ez sortzeko, taparik gabe hasiko gara ura berotzen. Presio-eltze batean egosten baditugu lekaleak, koilarakada bat olio bota dezakegu itxi baino lehen; hala, bitsa ez da sortuko.

Egosketa amaitutakoan emango diegu gatza; hala, samurragoak egongo dira eta azala ez da bereiziko.

Orain bai, jada prest ditugu lekaleak nahi dugun moduan kozinatzeko. Lekaleak prestatzeko errezeta batzuk utziko dizkizugu hemen:

-          Garbantzu frijituak

-          Babarrun-salpikoia entsaladan

-          Dilista eta perretxikozko "kafe" irlandarra

-          Babarrun gorrien krema odolkiarekin

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa