Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Fruitu gorriak: udako zure babes antioxidatzailea

Badaude haien erakargarritasunagatik nabarmentzen diren jakiak; beste batzuk, berriz, duten zaporeagatik gailentzen dira, eta beste batzuk haien nutrizio-balioagatik. Fruitu gorriak hiru kualitateak konbinatzen dituzten kategoria berezi horretakoak dira: erakargarriak dira bisualki, goxoak, eta osasunerako aliatu paregabeak.

Puntu horretan, dena dute fruitu gorriek: zaporea, kolorea, eta estres oxidatzaileari aurre egiteko aliatu bikain bihurtzen dituen nutrizio-profila.

Erradikal askeak: etsai ikusezina

Fruitu gorrien boterea ulertzeko, zeren aurka borroka egiten duten jakin behar dugu. Gure gorputzak erradikal askeak sortzen ditu egunero, bai prozesu naturalen ondorioz, bai kanpoko faktoreen ondorioz: kutsadura, eguzkiarekiko esposizioa eta estresa, esaterako. Metatzen direnean, zelulak kaltetu ditzakete, eta zahartzea azkartu. Hortxe jartzen dira martxan fruitu gorriak...

Fruitu gorrien ezaugarri bereizgarria da antozianinak, polifenolak, C bitamina eta zuntza dutela. Osagai horiek, estres oxidatzaileari aurre egiteaz gain, osasun kardiobaskular eta zerebral hobea izatearekin ere lotuta daude.

Hain zuzen ere, EFSA, Bihotzaren Espainiako Fundazioa eta beste hainbat erakundek bermatutako azterketek diote fruitu gorriak sarri jateak murriztu egin dezakeela gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua, eta odoleko glukosa-mailaren kontrola hobetu.

Onurak, fruituz fruitu

  • Ahabiak: Antioxidatzaileen erreginak dira, eta memoria eta buru-osasuna babesteko duten gaitasunagatik nabarmentzen dira
  • Marrubiak: Katilukada bat marrubik laranja batek baino C bitamina gehiago du; gogora dezagun C bitamina bikaina dela sistema immunitarioa indartzeko eta larruazala zaintzeko.
  • Mugurdiak: Zuntz kopuru handia dute; digestioan eta heste-igarotzean laguntzen dute.
  • Masustak: Masustek duten potasioa funtsezkoa da arteria-presioa kontrolpean izateko eta bihotza zaintzeko.
  • Gereziak: Antioxidatzaileak izateaz gain, melatonina dute, loa erregulatzen laguntzen duen substantzia.

Nola gozatu fruitu gorriez egunero

Adituek gomendatzen dute egunean gutxienez katilukada erdi fruitu gorri kontsumitzea, osasunerako onura esanguratsuak lortzeko.  Fruitu gorrien onura guztiak aprobetxatu nahi badituzu, barietatea da gakoa. Ez zaitez mugatu fruitu bakar batera. Fruitu gorri bakoitzak antioxidatzaile-profil jakin bat du; horregatik, barietateak onurak maximizatzen ditu.

Freskoak jan ditzakezu dagokion sasoian (maiatzetik irailera), gosaltzeko jan ditzakezu jogurtarekin edo oloekin batera, edo irabiakietan gehitu, baita eskukada bat fruitu gorri tuper batean eraman ere, snack osasungarri gisa kontsumitzeko. Ezin hobeto konbinatzen dira entsaladekin, postreekin edo baita plater gaziekin ere.

Ba al zenekien fruitu gorri izoztuek propietate gehienak mantentzen dituztela? BM Supermerkatuetan urte osoan zehar dituzu eskuragarri, nahi duzun guztietan goza dezazun haien zaporeaz eta onurez.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.