
Garaiko Produktua
Marrubiak dituen 6 onura fruta ezin hobe bilakatzeko
Marrubiak fruitu gorrien edo basoko fruituak izenekoen taldekoak dira, eta konposatu antioxidatzaile oso aberatsak dituzte: flabonoideak (polifenolak) eta antozianoak, prebentzio kardiobaskularrean, zahartzearen aurkako borrokan, tumore-prebentzioan laguntzen dutenak eta sistema inmunea indartzen dutenak.
Batez ere arrosakaren familiako baiak dira, eta honako hauek talde horretan sartzen dira: mugurdiak, ahabiak, andere-mahatsak, gereziak, ahabi gorriak, garangorriak, marrubiak eta masustak.
Marrubiak jasotzeko garairik onena abendutik ekainera bitartekoa da.
Hozkailuan eta zurtoinarekin kontserbatzen dira ondoen
Bere horretan egun askotan mantentzeko, onena da hozkailuan edukitzea (argitik eta bero-iturrietatik urrun) eta jan arte zurtoina ez kentzea. Garbitzerakoan, ur hotza erabili behar da; inoiz ez jarri beratzen, mineralak eta bitaminak galtzen baitituzte.
Nutrizio-konposaketari dagokionean, 100 gr marrubiko soilik 32 Kcal hartzen ditugu. Batez ere ura (%91,6) dute eta proteinak (0,8 gr), karbohidratoak (5,5 gr) eta zuntza (1,6 gr).
Gainera, marrubiek koipe (0,4 ar) eta kolesterol (%0) gutxi dute eta mineral-kontzentrazio handia: potasioa (161 mg), kaltzioa (22,4 mg) eta magnesioa (13,3 mg). Halaber, oinarrizko bitaminak dituzte; hala nola, azido folikoa (615 µ), C (54,93 mg) eta B-karotenoak (18 µ).
Marrubia, zure gorputzaren aliatua
Hona hemen marrubiak jateak zure organismoari ekartzen dizkion onurak:
- Ekarpen kaloriko eta azukreen ekarpen baxua: aproposa da pisua galtzeko dietetan eta diabetikoak direnentzat (kopurua kontrolatuta).
- Begietako osasuna eta mukosena zaintzen du.
- Melaninaren sintesia errazten du: beltzaran-kolorea bultzatu eta azala eguzki-erradiaziotik babesten du; beraz, uda baino lehen, kontsumitzea ona da.
- Erradikal askeei eta oxidazio zelularrari aurre egiten laguntzen digute: arazo kardiobaskularretatik, tumoreetatik eta zahartzetik babesten gaituzte.
- C bitaminak burdina xurgatzen laguntzen digu.
- Azido folikoak haurdun daudenei fetua babesten laguntzen die, arantza bifidoa bezalako gaixotasunak agertzea saihestuaz.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |