Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Gerezi-garaia da

Gereziondoen fruituak dira gereziak, eta fruta errosazeoen familiakoak dira. Gerezien jatorria zehazki ezagutzen ez bada ere, badirudi Kaspiar Itsasoaren eta Itsaso Beltzaren inguruetatik datozela eta giza migrazioen bidez iritsi zirela Europara.

Gereziak, beste fruta batzuk ez bezala, ez dira heltzen arbolatik kanpo; beraz, ez dira garaia baino lehenago bildu behar, une egokian baizik, maiatzaren amaieratik ekainaren amaierara, alegia.

Hain zuzen, garai horretan topatuko duzu SELECTA gerezia gure fruta-dendetan. Zenbait gerezi-mota daude, eta BM Supermerkatuetan, haien zapore eta propietate guztiak mantentzeko, ekoizpen-eremuak gure banaketa-plataformetatik gertu dituzten barietateen alde egiten dugu (batez ere, Nafarroa eta Errioxa, baina baita Aragoi eta Cáceres ere).

NUTRIZIO-OSAERA

  • Batez besteko kaloria-ekarpena: 62 kcal / 100 g
  • Ur asko dute: % 84
  • Aberatsa binaminatan: C bitamina, B-karotenoak edo A probitamina eta azido folikoa.
  • Mineralak: potasioa, batez ere.
  • Aberatsa landare-zuntzetan: 1,3 g / 100 g
  • Ez du proteinarik ez gantzik (kolesterolik ez)
  • Karbohidratoen edukia % 14 inguru da; bizkor asimilatzen diren azukre sinpleak dira.

GEREZIAK KONTSUMITZEAK DITUEN ONURAK

  • Bihotz-erritmoa eta loaren zikloak erregulatzen dituzte, melatoninari esker.
  • UV izpietatik babesten gaituzte, B-karotenoak edo A probitamina asko dituztelako (melanina sintetizatzeko oinarria da).
  • Onuragarriak dira erreumatismoa dutenentzat, azido salizilikotan aberatsak baitira.
  • Heste-igarotze ona izaten laguntzen dute, zuntz asko dituztelako eta eragin asegarria eta arazgarria dutelako.
  • Gaixotasun kardiobaskularretatik babesten dute eta zahartzearen aurkako efektua dute, aberatsak baitira produktu bioaktibotan. Zehazki esateko, antozianinak —gereziaren parte mamitsuan daude— antioxidatzaileak dira, eta erradikal askeetatik babeste gaituzte.
  • Tumoreen aurkako efektua dute, produktu bioaktiboak baitituzte: monoterpenoak.

Gogoan izan gomendatzen dela egunean bost errazio jatea —fruta eta barazkien artean— eta beti produktu freskoak eta sasoikoak jatea. Eta orain, gerezien garaia da!

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

ERREZETAK

Orokorrean, gordinik jaten dira, baina marmeladak eta konfiturak presta daitezke, edo gerezi-likorea, pattarretan heltzen utzita.