Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Ahabia: sasoiko zure aliatua, barrutik zein kanpotik zain zaitezen

Basafruituen familiako fruta da ahabia, ipar-hemisferioko eremu freskoetan hazten dena.

Baia biribila da, beltz urdinxka edo gorria, 6 mm inguruko diametroa duena. Mami aromatikoa, urtsua eta garratz samarra du. Goiko aldean koroi txiki bat du, andere-mahats beltzetik bereizten duena.

Ia urte guztian aurki ditzakegu ahabiak, baina ekainetik aurrerakoa da fruituok kontsumitzeko sasoirik onena, produkzio nazionalekoa baita, eta orduan egoten baitira urtsuen.

Fruitu antioxidatzailea eta azukre gutxikoa

Karbohidrato kopuru txikia dute ahabiek (6,9 gramo 100 gramo bakoitzeko) eta, beraz, kaloria gutxiko fruta da (30 kcal. / 100 g.). Azukre gutxiko dieta dutenentzako aukera ona izan daiteke, diabetesa dutenentzako esaterako.

Baina, zalantzarik gabe, fruitu honen ezaugarri nagusia da duen antioxidatzaile kopuru handia, azido organiko, antozianina eta tanino konbinazioari esker; horiexek dira duten kolore berezia ematen diotenak. C bitamina asko ere badute, besteak beste (17 mg. / 100 g.).

Amerikako Estatu Batuetan egindako azterlan batzuen arabera, gaitasun antioxidatzaile handieneko landare-elikagaietako bat da. Antioxidatzaile horiek organismoa babesten dute gure osasunerako kaltegarriak diren erradikal askeen aurrean eta, gainera, bihotzeko gaixotasun batzuk prebenitzen dituzte, baita gaixotasun neurologikoak ere, Alzheimerra kasu.

Ahabien onura gehiago

  • Zirkulazioa hobetzen dute: Duten K bitamina kopuruak (12 mcg. / 100 g.) odolaren koagulazioa erregulatzen du (antikoagulatzaile-tratamendua duten pertsonen kasuan, komenigarria da medikuari kontsultatzea K bitamina kopuru handia duten jakien kontsumoaren inguruan).
  • Gernu-bideetako gaixotasunak prebenitzen dituzte: Hainbat azterlanen arabera, ahabi gorriak jateak gernu-infekzioak prebenitzen ditu eta nolabaiteko efektu antibiotikoa du gernu-bideetan, proantozianidinei esker, Escherichia Coli bakteriaren jarduna inhibitzen baitute (maskurian aingura daitezen saihesten dute).
  • Idealak dira argaltzeko dietetan: Ahabiek kaloria- eta karbohidrato-dentsitate oso txikia dute beste fruta batzuekin alderatuta (6,9 gramo; sagarrak, esaterako, 12 gramo). Beraz, oso egokiak dira dieta orekatu eta/edo pisua galtzeko dietetetarako.

Oso moldakorrak gosarirako

Zapore suabea dutenez, ezin hobeto konbina ditzakegu zuku eta irabiaki askotan, baita jogurtarekin eta zerealekin nahastuta ere. Hauxe da nire gosaririk gustukoenetako bat: osasungarria, orekatua eta zaporez betea.

Har ezazu bol bat, jarri jogurt natural bat, ahabiak, arto-zereal eskukada bat eta koko birrindua, azukrerik bota beharrik gabe gozotasuna emango diona. Eta gozatzera!

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista