Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Fruitu gorrien gazpatxoa

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

100 gr andere-mahats

100 gr ahabi

100 gr masusta

25 gr mugurdi

100 gr tomate

100 ml ur

25 gr piper gorri

25 gr pepino

10 ml sagar-ozpin

50 ml oliba-olio

20 gr ogi gogor

1 arrautza egosi

4 xerra urdaiazpiko iberiko

Elaborazioa

Osagai guztiak, arrautza eta urdaiazpikoa izan ezik, katilu batean jarriko ditugu 4 orduz marinatzen. Marinatu denean, birrindu eta iragazi egingo dugu guztia.

Arrautzaren zuringoa xehatu eta gorringoa iragazki batetik pasako dugu. Arrautzaren zuringoa plateraren erdian jarriko dugu.

Gainean urdaiazpikoa jarriko dugu, eta gorringoa hautseztatuko dugu. Gazpatxoa aparte zerbitzatuko dugu pitxar txiki batean.

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ORDUZ KANPO
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • BEGETARIANOA
  • LAKTOSA GABEA