Zaindu zeure burua
Eguzki-babes jangarria: eguzkiaren aurrean larruazala korazatzen duten jakiak
Jaten duzunak eguzkitik babesten ere laguntzen dizu. Badaude pilak kargatzen dizkizuten jakiak, eta beste batzuek gure defentsak indartzen dituzte UV izpien aurrean. Eta, nahiz eta eguzkitako krema ezinbestekoa den arren eguzkitan jartzen garenean (baita neguan ere), eguzkiaren aurrean babes hobea izaten lagunduko diguten jakiak ere aukera ditzakegu.
Gainera, udan ugari izaten diren frutak eta barazkiak dira gehienak, eta erraz aurki ditzakezu BM Supermerkatuetan. Hona hemen adibide batzuk:
“Itzalkina” duten elikagaiak
- Azenarioa, kuia eta batata: betakaroteno kopuru handia dute; pigmentuak dira betakarotenoak eta, kolorea emateaz gain, melaninaren sintesian laguntzen dute eta beltzaran-kolorea mantentzen dute. Bila itzazu fruta eta ortuari gorri, laranja edo horietan. Baita frutetan (meloia) eta hosto berdedun barazkietan ere (ziazerbak eta zerbak); hobeto gordinik, bitaminak ondo aprobetxatzeko).
- Tomatea eta angurria: likopenoari esker, eguzkiaren kalteak minimizatzen laguntzen dute.
- Fruitu gorriak: ahabiek, mugurdiek, masustek, gereziek...antozianina eta C bitaminaz beteta dauden fruituak dira. Jan itzazu irabiakietan, jogurtarekin, edo entsalada batean, gazta freskoarekin eta intxaurrekin.
- Piper gorriak eta berdeak: C bitamina ugari dute, kolagenoa sortzeko ezinbestekoa dena. Jan itzazu gordinik edo erreta, oliba-olio birjina estrarekin onduta. Frutetatik ere eskura dezakezu: ba al zenekien paraguaioak eta kiwiak laranja batek baino C bitamina gehiago dutela?).
- Fruitu lehorrak eta haziak: E bitamina iturri ona dira; zelulen mintzak babesten du E bitaminak. Har itzazu gogoan: arbendolak, hurrak, intxaurrak eta ekilore- eta sesamo-haziak eta pinaziak. Paregabeak dira poke bowl, entsalada, smoothie eta abarretarako.
Nahi al duzu smoothiea + entsalada eguzkiaren aurrean zure babesa indartzeko? Apunta itzazu osagaiak...
Smoothie-a prestatzeko
- Azenario erdi bat, zurituta
- Mango heldu erdi bat
- Katilukada erdi marrubi
- Edalontzi erdi laranja-zuku
- Koilarakada bat sesamo-hazi
- Izotza, norbere gustura
Entsalada prestatzeko...
- Cherry tomateak
- Piper gorria erreta
- Errukula freskoa
- Ahuakatea, xaflatan
- Oliba-olio birjina estra
- Kuia-haziak
- Zurrustatxo bat limoi-zuku
Menu erraza, freskagarria, elikagarria... eta babestuko zaituena! Ideia gehiago aurki dezakezu BMren errezeten atalean.
Hasteko ‘timing’ perfektua
Idealena da eguzkiaren esposizio handiak baino (oporrak, hondartza, mendia...) bizpahiru aste lehenago hastea. Horrela, mantenugai horiek larruazalean metatzeko denbora emango diozu zure gorputzari. Baina dagoeneko uda iritsi bada, hobe berandu inoiz ez baino! Kontsumi itzazu egunero; zure larruazalak eskertuko dizu.
Eta gogoan izan elikadura osagarri bat baino ez dela, eta ez eguzkiaren aurreko hesia. Erabili beti eguzki-babesgarria, saihestu eguneko erdialdeko orduak, eta manten zaitez ondo hidratatuta. Eta gainera elikadura zaintzen baduzu, defentsa estra bat izango du zure larruazalak... eta zuk beltzaran-kolore politagoa eta iraunkorragoa.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.