
Elikadura osasungarria
Kiwiari buruz ez zenekizkien 4 bitxikeria
Haren zapore berezitik haratago doaz kiwiaren sekretu liluragarriak, iletsua edo ilerik gabea izan daitekeen fruta berde edo horixka txiki horren sekretuak. Elikagai osasungarria da, egunero eguneko edozein ordutan jan dezakeguna eta gure osasunerako onura handiak eskaintzen dizkiguna. Duen konposizioagatik da onuragarria, batez ere; ur, zuntz, potasio, betakaroteno eta C bitamina kopuru handiak ditu, propietate antioxidatzaileekin. Propietate horiek erasan zelularra prebenitzen dute, odolaren zirkulazioa hobetu eta koipeen absortzioa murrizten eta odolean azukrea orekatzen laguntzen dute. Ba al zenekien Galiziako kiwiak Espainiako eskariaren zatirik handienari erantzuten diola? Eta kiwia ez datorrela Zeelanda Berritik? Jarraian, kiwiaren inguruan ez zenekizkien 4 bitxikeria kontatuko dizkizugu:
Laranjak baino C bitamina gehiago du
Duen C bitamina kopurua da kiwiaren bitxitasun nagusietako bat. Jende gehienak uste duen arren laranjak direla bitamina horretan txapeldunak, kiwiak C bitamina kopuru are handiagoa du; horrela, bada, sistema immunologikoa indartzeko eta larruazalaren osasuna hobetzeko super-elikagaia da.
Kiwia ez zen Zeelanda Berrian aurkitu
Kiwia Zeelanda Berriarekin lotzen dugun arren, ez du bere jatorria herrialde horretan. Txinatik dator kiwia. Oso fruta ezaguna da han, eta kontua da kiwi izena hartu zuela Zeelanda Berriko hegazti nazionalagatik, duen itxura dela eta.
Funtsezko elikagaia hirugarren adinean
Aldaketa fisiologikoek, mugikortasuna murrizteak eta medikazioak eragina dute adineko pertsonen organismoaren funtzionamenduan. Kiwia funtsezko elementua da hirugarren adineko pertsonen elikaduran, kaloria kopuru txikia baitu eta zuntz eta mantenugai kopuru handia, eta hori funtsezkoa da, hainbat arrazoirengatik: heste-igarotzea hobetzen du, bihotzaren erritmoa mantentzeko eta minbiziaren endekapenaren aurrean babesteko, besteak beste.
Atseden hartzeko perfektua
Kiwia ahogozagarria izateaz gain, atseden hartzeko ere egokia da. Frogatuta dago kiwiak modu erregularrean kontsumitzeak loaren kalitatea eta iraupena hobetzen lagun dezakeela, antioxidatzaileak eta serotonina baititu. Azken batean, ezusteko nutrizionalez eta bitxikeriaz betetako fruta txiki zoragarria da kiwia, naturaren altxor bat.
Eta zu? kiwizalea al zara?