Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Zer jan beltzaran kolorea Gabonak arte ez galtzeko

Irailarekin batera amaitzen da uda, baita jende askoren oporrak ere. Hilabete honetan, eguraldi onak alde egiten du pixkanaka eta, nahiz eta oraindik beltzaran kolore ikusgarria duzun, zure larruazala beltzarantzeko inbertitu duzun “ahalegin” guztia bat-batean desagertuko den beldur zara. Ez zaitez kezkatu, elikadura egoki batekin, denbora luzez iraun diezazuke zure azaleko koloreak!

Egin dezakezun lehen gauza da irailean oraindik izango ditugun egun eguzkitsuak aprobetxatu, baina gogora zaitez eguzki-babesgarria erabiltzeaz, hilabete honetan ere UV indizeak altuak baitira.

Dietari dagokionez, badaude melanina-sorkuntza handitzen duten elikagaiak (betakaroteno edo probitamina A ugari dutenak), bai eta larruazalaren tonua kontserbatzen laguntzen dutenak ere (C, E eta B bitaminak). Gomendagarria da mineraldun (hala nola selenioa, zinka, magnesioa eta manganesoa) eta gantz azidodun dieta bat izatea, beltzaran koloreak iraun diezagun nahi badugu.

Oro har, fruta eta barazki gorriak, laranja kolorekoak edo horiak gomendatzen dira, bai eta hosto berdedun barazkiak, zerealak eta fruitu lehorrak ere. Hauek dira zure beltzaran kolorea areagotzen eta mantentzen lagunduko dizuten jakietako batzuk:

  • Azenarioa: A probitamina edo betakaroteno ugari.
  • Tomatea: Likopeno ugari du, botere antioxidatzaile handiko betakarotenoa, tomateari bere kolorea ematen diona (angurriak, marrubiek eta gereziek ere badute likopenoa).
  • Zerbak, ziazerbak, brokolia, letxuga, etab. A probitamina erretserba bikaina; gainera, azido folikoa, potasioa eta beste mineral osasungarri batzuk dituzte.
  • Kuia: udazkeneko produktua da, A eta C bitamina ugari duena.
  • Meloia: Betakarotenoa eta ur kopuru handia du, eta horrek hidratatzen laguntzen du. Oso egokiak dira mertxikak eta arbeletxekoak ere.
  • Laranjak, pomeloak, mandarinak, limoiak, etab. C eta E bitamina kopuru handiko zitrikoak dira.Gomendagarriak dira beste fruta batzuk ere, hala nola kiwia eta papaia.
  • Piper berdeak/gorriak: Beltzaran kolorea biziagotzen laguntzen dute, A, C eta E bitamina ugari baitute.
  • Fruitu lehorrak: urrak, kakahueteak, intxaurrak, anakardoak, etab.
  • Zerealak: soja, espelta, galorratza, kinoa, etab.

Oliba-olioa: zure larruazalari lagunduko dion urre-koloreko nektarra

  • Oliba-olio birjina estrak duen Omega 3 gantzak larruazalaren itxura hobetzen laguntzen du
  • Elastikotasuna eta hidratazioa ematen dizkio
  • Sufri ditzakeen erasoetatik, erredureratik… babesten du
  • Arrain urdinak (hegaluzea, antxoak, sardinak etab.) eta fruitu lehorrek ere badituzte Omega 3 gantzak.