
Sasoiko produktua
Paraguaioa: udako zure aliatu antioxidatzaile, asegarri eta freskagarria
Paraguaioa mertxikaren familiako fruta da, mertxikondoaren mutazio batekin sortutakoa, nektarinarekin gertatzen den bezala. Forma zanpatua du, azal belusatua du, eta hezurra du erdian. Mami zuria du, tanto gorrixkekin, urtsua eta gozoa.
Maiatzetik uda amaitu artekoa da hura kontsumitzeko sasoirik aproposena. Azal trinkoa duten aleak aukeratu behar dira, orbanik eta zimurrik gabeak, horrek gehiegi helduta daudela esan nahi baitezake.
Oso azkar heltzen da fruta hau; horregatik, hozkailuan gordetzea komeni da, hiruzpalau egunez gehienez. Erosten ditugunean oraindik berde samar baldin badaude, hozkailutik kanpo utz genitzake, zuzeneko argi-iturrietatik aldenduta.
Paraguaioaren nutrizio-edukia
Dieta osasungarri baterako, egunean gutxienez hiru fruta ale kontsumitzea gomendatzen da. Horrela, bada, paraguaioa aukera interesgarri eta osasungarria da, udan beste fruta batzuekin txandakatzeko. Nabarmentzekoa da honako hauek dituela:
- A probitamina: Landare-jatorriko elikagaietan, A bitamina A probitamina gisa egoten da; karotenoide deitzen direnak. Betakarotenoak dira ohikoenak eta A bitamina bihurtzeko gaitasun handienekoak; betakarotenoak gaitasun antioxidatzaile handiko pigmentuak dira, elikagaiei kolore gorriska-laranjatua ematen dutenak, kasu honetan bezala. Zelulen zahartzea bultzatzen duten erradikal libreek sortutako kalte oxidatzailearen aurrean babesten dute.
- C bitamina: Paraguioek gehien duten bitamina da eta, betakarotenoak bezala, antioxidatzaile ona da. Burdinaren xurgapenean, orbaintzean eta mukosak egoera onean mantentzen ere esku hartzen du.
- Zuntza: Errazio batek hesteen osasun onerako beharrezkoa den eguneroko zuntz kopuruaren % 15 inguru ematen digu; horrez gain, asetasun-sentsazioa ematen du, eta odoleko glukosa eta LDL kolesterol mailak erregulatzen laguntzen du.
- Mineralak: beste fruta batzuek baino gutxiago bada ere, nabarmentzekoa da duen potasio kontzentrazioa, muskuluen funtzionamendurako eta hazkuntzarako ona dena. Kopuru txikiagoan, baina magnesioa, fosforoa eta burdina ere baditu paraguioak.
- Freskagarria: % 90 ura da, beraz, ideala da hondartzara edo irteeretara eramateko, edo beroak gogor jotzen duenean jateko.
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |