Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Eguberri samurra: haragi perfektu baterako aholkuak

Gabonetako plater kutuna esan dezazun eskatuko balizute, zein aukeratuko zenuke? haragia edo arraina? Haragia aukeratu ez baduzu, ez duzu gehienen hautua egin. Jendeak arkumea, azpizuna edo txerrikumea erantzun ohi du. Erantzuna etxe bakoitzeko familia-tradizioaren araberakoa da, jakina, baina ohikoena da haragia azaltzea protagonista.

Jakingo duzun bezala, haragi zuria hegaztiena da, eta haragi gorria, berriz, ugaztunena. Kozinatzeko teknikari dagokionez, haragi motaren, aukeratutako atalaren eta gustu pertsonalen araberakoa izango da. Erreta, gisatuta, txingarretan zein zartaginean, hornigairen batekin.

Haragi mota asko dago, noski, baita haiek prestatzeko estiloak eta gustuak ere. Hala ere, argi dagoena da haragia samurra gelditu behar dela.

Horretarako hainbat truku ezagun dago, adibidez, azukrea erabiltzea, haragia kolpatzea, aldez aurretik irakitea edo marinatzea.

BM Supermerkatuetan kalitatezko haragi samurra aurkituko duzu, ezin hobeto gera dadin kozinatzeko modu edo tratamendu berezirik behar ez duena. Horregatik, lau errezeta hauek uzten dizkizugu; gustukoen duzun haragia aukeratu baino ez duzu egin beharko:

Gainera, zenbait aholku emango dizkizugu, haragia are samurragoa gera dadin

  • Animalia zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta samurragoa izango da haren haragia.
  • Bila itzazu haragian marra zuriak dituzten haragi-atalak; koipea da hori, eta haragia suabe eta urtsu gera dadin laguntzen du.
  • Xerrak edo zatiak lodiera bera izan behar du pieza osoan; horrela, modu uniformean kozinatuko da, eta ez dira geldituko zati batzuk beste batzuk baino gogorragoak.