Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Aukerako haragia: samurra eta zapore guztiarekin

Osagaien kalitatea funtsezkoa da azken emaitza bikaina lortzeko. Are gehiago, osagaiak freskoak baldin badira.

Gure menuan haragia sartzea nahi baldin badugu, BM Supermerkatuek dute aurkitzen ari garena: Selecta Haragia zigiludun haragia. Kalitate goreneko produktua, eta bertako ekoizleen behi-haragiaren zapore guztiarekin.

Zigilu horrek bermatzen du:

  • Haragia hamabi hilabete inguruko animaliena dela, dagozkion ziurtagiriekin, eta elikadura-mota jakin bat izan dutela animaliok.
  • Higiene-kontrol zorrotza: zatikatzerakoan, ontziratzerakoan, kontserbatzerakoan eta garraiatzerakoan.
  • Pieza bakoitzaren jatorriaren trazabilitate-prozesu zorrotza.

Animalien adinari eta jatorriari esker, erabateko arrakasta izango du haragi horrek mahaian. Samurra da, baina 10 hilabete baino gehiagoko animaliena denez, behi-haragiaren berezko zapore bizia du.

Haragi-mota hori makina bat modutara moztu daiteke, sukalderako dugun helburuaren arabera. Prestatu behar dugun plater bakoitzerako ze atal erabili behar dugun ez baldin badakigu, harategiko espezialistari galdetzea dugu onena. Hauexek dira ohikoenak:

  • AURREKO SOLOMO-TXULETA: Behi-haragiaren atalik onenetakoa; halaxe ziurtatzen digu haren kategoria estrak.
  • GISATZEKO HARAGIA: Gelatina kopuru handia duenez, perfektua da gisatuetarako.  Besteak beste, masailak.
  • ATZEALDEKO ZANGARRA: Koipe eta gelatina proportzio ona du, beraz, ideala da hau ere gisatuak eta erregosiak prestatzeko.
  • TAPA TXULETA: Plantxan edo arrautzaztatuta prestatzeko egokia.

Haragi-mota bakoitzerako espezia bat

  • PIPERBELTZA: Inoiz hutsik egiten ez duen klasiko bat. Edozein haragi-pieza hobetu dezakegu espeziak erabilita, piperbeltz beltza (bizia) edo piperbeltz zuria (suabeagoa).
  • ERROMEROA: Txingarretan prestatutako txuleta bati zein horren nobleak ez diren beste haragi-atal batzuei, ukitu aromatiko berezia emango diete erromero-adartxo batzuek.
  • EZKAIA: Haragiarekin oso lotuta dagoen belarra da. Hain zuzen ere, badago osagai bi horiek protagonista dituen plater tipiko bat: haragia ezkaiarekin.
  • KURKUMA: Ez da oso ohikoa espezia hori gure sukaldeetan, baina aroma arin bat ematen dio haragiari. Gainera, ezaugarri antioxidatzaileak eta hanturaren aurkakoak ditu.