
Txahal-azpizuna, perretxikoak eta gaztaina-txipak
Lau lagunentzako osagaiak
600 gramo txahal-azpizun
200 gramo perretxiko, askotarikoak
200 gramo gaztaina gordin, zurituta
Baratxuri-atal bat
30 gramo tipula, xehetuta
Oliba-olio birjina estra
Nola prestatu:
Perretxikoak tipularekin eta baratxuriarekin salteatuko ditugu.
Laban baten laguntzarekin, xaflak egingo ditugu gaztainekin, eta oliba-oliotan frijitu, gorritzen diren arte.
Azpizuna, gatzpipertu ondoren, 180 gradutan erreko dugu 20 minutuz, eta perretxikoak eta gaztaina-txipak gainetik botata zerbitzatuko dugu.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA