Txerri-azpizuna Gabonetako konpota erredukzioarekin
Lau lagunentzako osagaiak
Txerri-azpizun bat
50 gramo madari, kubotan moztuta
50 gramo sagar, kubotan moztuta
500 gramo ardo beltz
20 gramo gurin
40 gramo datil
40 gramo Selecta arbeletxeko lehor
Kanela-makilatxo bat
120 gramo azukre
Nola prestatu:
Madaria, sagarra, datilak eta arbeletxekoa gurinarekin salteatuko ditugu; kanela, ardoa eta azukrea gehituko dizkiegu, eta bolumenaren erdira iritsi arte egosi.
Txerri-azpizuna, gatzpipertu ondoren, 190 gradutan erreko dugu labean 20 minutuz, eta konpotarekin batera zerbitzatuko.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.