
Elikadura osasungarria
Haragia edo arraina nahiago?
Haragia edo arraina? Ez dago bata bestea baino hobea den erantzunik, ezta bata bestea baino hobea edo jasangarriagoa den produkturik ere: animalia motaren, animalia hazi edo arrantzatu den moduan eta, jakina, sukaldean prestatu dugun moduaren araberakoa da. Beraz, oso erraza da erantzuna: gustu kontua da dena.
Ziur aski, alde batekoa edo bestekoa izango zara dagoeneko. Baina hona hemen gida labur bat, zure burua identifika dezazun…
Haragia nahiago duzu, baldin eta…
- Txingar usaina hartu orduko listua jariatzen hasten bazara.
- Gutxi egindako txuleta batek beldurrik ematen ez badizu.
- Zerradun mahaiko laban sorta baldin baduzu.
- Ostiralerako zure planik onena hiriko hanburgesarik handienaz gozatzea bada.
Arraina nahiago duzu, baldin eta…
- Erosketa egitera joaten zarenean, begirada arrandegira bideratzen bazaizu.
- Jatetxeetan, beti arraina eskatzen baduzu.
- Lonja usaina zoragarria iruditzen bazaizu.
- Gauerako etxeko planik onena askotariko sushi plater bat eskatzea bada.
Haragiak, oro har, arrainak baino proteina-portzentaje handiagoa du, nahiz eta arrainarena digeritzeko errazagoa den. Halaber, arrain espezie askok haragiek baino koipe-kontzentrazio handiagoa izaten dute, baina, oro har, osasungarriagotzat jotzen dira, Omega 3 baitute.
Hiru gako daude: nola prestatzen den, zerekin batera zerbitzatzen den eta bakoitzaren eguneko kontsumoa. Arrain zuririk freskoena ere ez da plater osasungarria izango, baldin eta garnizio koipetsu eta gazi batekin batera jaten badugu. Koiperik gabe egosi edo plantxan prestatu eta lurrunetan prestatutako barazkiekin jartzen badugu, aldiz, janari orekatu eta osasungarria izan daiteke haragi gorria.
BM Supermerkatuetan, badakigu zeinen zaila den haragirik edo arrainik onena aukeratzea. Eska iezaiezu aholkua Harategiko eta Arrandegiko gure profesionalei, zure gustura prestatutako alerik onenak eraman ditzazun.
Izan ere, BMn asko dakigu haragiaz eta arrainaz...
- Haragiaren kalitatea eta trazabilitatea bermatzen dituen SELECTA zigilua baitugu.
- Tokian tokiko 363 abeltzainekin eta arkume, untxi eta beste animalia batzuen ekoizle txikien elkarte ugarirekin lan egiten baitugu.
- Urdaitegiko produktuen hurbileko 27 ekoizle ditugu.
- Egunero joaten gara Kantauri itsasoko Lonja nagusietara, arrain freskoa aukeratzeko.
- Arrantzaleen Kofradiekin hitzarmenak ditugu, haien jarduera bultzatzeko.
- Zuri aholkuak emateko eta produktuak zure gustura prestatzeko profesionalak ditugu.