Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Arkume-zilindroa labean, eta patata erre purea

Lau lagunentzako osagaiak

Arkume-saihets hezurgabea

20 gramo txerri-gantz

100 gramo ardo zuri

Limoi-zuku tanta batzuk

500 gramo patata, xaflatan

Tipula bat, juliana eran moztuta

Nola prestatu:

Arkumea gatzpipertuko dugu, gantzarekin eta limoi-zuku tantekin igurtzi, biribilkatu eta, lokarri batekin, ondo bilduko dugu, egosi bitartean ireki ez dadin.

Azpil batean, patatak eta tipula jarriko ditugu, arkumea gainean, eta 40 minutuz labekatuko dugu, 140 gradutara.

Ardoa gehitu, eta 180 gradutan amaituko dugu kozinatzen, 20 minutuz. Patatak atera eta puregailutik pasako ditugu; purea azpil batean jarri, eta arkumea xaflatan moztuko dugu.

  • BIGARRENAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: +60'
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA