
Elikadura osasungarria
Platerak hobetzen dituzten hornigaiak eta saltsak
Hornigaiak eta saltsak menuaren parte garrantzitsua dira eta, gehiegitan, ez zaie merezi duten arreta eskaintzen. Osagarri on batek plater bat ikaragarri hobetu dezake; horregatik, zaporeekin eta testurekin jokatu behar da, osotasun ideala lortzeko.
- Plater bizi batek suabetasuna emango dion osagarria behar du: Chutney bat edo krema arin bat, labean edo lurrunetan prestatutako barazki batzuk soja ukitu batekin, tuberkulu-pure bat, bexamela, saltsa holandarra, jogurt-saltsa…
- Osagai nagusia arina baldin bada, aprobetxa ezazu hornigai edo saltsak biziak sartzeko: patatak labean harissa saltsarekin; ozpinetako freskoak, ozpinzaleentzako; urdaiazpiko- edo zezina-veloute goxo bat; antxoaz edo gazta urdinez egindako saltsak…
Testurek ere eginkizun garrantzitsua betetzen dute. Haragi edo arrain xamur eta urtsuek, beste ukitu bat izango dute osagai kurruskari batekin: Txitxirio frijituak curryarekin, orburu-, baratxuri-, juka-, banana- edo mango-txip batzuk. Fruitu gorriak edo zitrikoak ere ondo konbinatzen dira haragi eta arrain askorekin… Irudimenak –eta zure gustuek– jarriko du muga!
Arrakasta izateko hiru hornigai…
Segurura jo nahi baduzu, hona hemen zenbait proposamen:
- Barazki glasatuak mostazadunak: hegaztiekin eta txerriarekin uztartzeko.
- Cherry tomatetxoak belar findunak: labean edo txingarretan prestatutako arrainekin.
- Batatak tabasko-saltsarekin eta hurrekin: haragi gorrien eta gisatuen osagarri gisa.
… eta platera txirimizkatzeko hiru saltsa
Ogi-saskia hustu egingo duzue saltsa erakargarri baina platera eklipsatuko ez duen batekin. Hala nola:
- Fruitu gorrien saltsa, laranjaz onduta: haragi gorrientzat eta ahate-bularkiarentzat.
- Sagar-purea, erromeroduna: hegaztiekin eta txerriarekin.
Zein da zure saltsa edo hornigai gogokoena? Konta iezaguzu!