
Elikadura osasungarria
Eguberri berdeagoak: nola txertatu barazki gehiago jai hauetako zure menuan
Barazki horien onurak kontatuko dizkizugu, baita errezeta batzuk azaldu ere, zure platerei kolore berdea eman diezaiezun, eta Eguberrietako zure menuak osasungarriagoak izan daitezen.
Brokolia, laranjak baino bitamina gehiagorekin:
Gure plateretan erabil dezakegun elikagairik osasungarri eta elikagarrienetako bat. Bitamina eta mineral kopuru handiko eta kaloria kopuru txikiko osagaia izateagatik nabarmentzen da. Gainera, ezin hobea da organismoa garbitzeko eta apetitua edo janariarekiko antsietatea kontrolatzeko. Ganboiekin konbina dezakezu brokolia, soja-saltsa eta maizena nahasketa batekin salteatuta, ganboiak kurruskari samarrak gera daitezen.
Kuia, laranja kolorekoa eta sendagarria:
Brokoliak bezala, bitamina kopuru handia du, antioxidatzaileak batez ere. Hainbat mineral ere badu, hala nola potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta zinka. Gure baratzeko produkturik sendagarrienetakoa da. Askotariko errezetetan konbina dezakegu, adibidez, Eguberrietako gure menuan sarrerako modura zerbitza ditzakegun krema goxoak egiteko Halaber, barruan dituen haziak aperitibo bikaina dira, eta gure sistema kardiobaskularra eta nerbio-sistema indartzeko lagungarriak dira.
Zerba, guztia barazki bakarrean:
Zuntz-iturri bikaina dira, digestioan eta heste-igarotzean laguntzen digutenak. Desintoxikatzaile onak ere badira, eta gibeleko arazoak prebenitzen laguntzen digute. Eta ez hori bakarrik. Ezin hobeak dira gure larruazala eta ilea zaintzeko, ezaugarri dermatologiko onuragarriak baitituzte. Hostoa zein orri-mamia edo hosto txikienen zati zuria jaten da; hostorik handienen orri-mamiak mingotsagoak izan ohi dira. Horiekin, ukondoz betetako zerba-biribilkiakpresta ditzakezu, Eguberri hauetan zure gonbidatuei eskaintzeko. Laburbilduz, barazki bete-betea da.
Ezagutzen al duzu barazki hauekin egiteko errezeta gehiago? Konta iezaguzu gure Facebook, Twitter edo Instagram kontuetan.