Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Kuia: udazkenaren zapore osasungarria

Kuia udazkeneko ortuari nagusienetakoa da. Eta ez da gutxiagorako, ezaugarri on eta onura mordoa baitu; horregatik, hautagai bikaina da egunotan gure plateretako protagonista izan dadin.

Egiatan, kalabazaren fruitua da kuia; kurkubitazeen familiako landare igokaria da (familia berekoak dira luzokerra, meloia, kuiatxoa eta angurria), eta urtaro honetan hasten da bere fruituak ematen.

Askotarikoak dira kuiaren formak, pisua eta kolorea. Esferikoa, obalatua edo kamutsa izan daiteke; 2 eta 8 kilo arteko pisua izan dezake oro har eta, laranja, horia edo zuria izan daiteke, baita morea ere.

Diabetesaren aurkako aliatua?

Bere edukiari dagokionez, mami trinkoa du kuia, eta zapore gozo samarra. Haziak ditu gainera, kuia-pipak, jangarriak horiek ere, eta nutrizio-ezaugarri osasungarri ugari dituztenak.

Azterlan batzuen arabera, intsulinaren aurreko erresistentzia hobetu litzaketen substantziak ditu kalabazak, trigonelinak eta azido nikotinikoa esaterako. Antioxidatzaile kopuru handia duenez, gainera, horrek odolean azukre-maila baxuagoak mantentzen lagun dezake. Hauexek dira kalabazaren edo kuiaren onura nagusienetako batzuk:

  • Kaloria eta koipe kopuru txikia: Ia erabat urez osatuta dago kalabaza. Ez du ia kilokaloriarik eta koiperik; horregatik, ideala da pisuari eusteko edo pisua galtzeko dietetarako.
  • E eta C bitamina kopuru handia: Sistema immunea indartzen duten antioxidatzaile asko ditu. Gainera, kolagenoa eta globulu gorriak osatzen parte hartzen dute. Folato kopuru handia ere badu; umekiaren garapenaren arduradunak dira folatoak, eta jaiotzetiko malformazio larriak prebenitzen dituzte, arantza bifidoa esaterako.
  • Mineralak: Potasioa (130 mg), fosforoa (19 mg), magnesioa (10 mg) eta burdina (0,4 mg) dira kalabazak gehien dituen mineralak.
  • Pipak, zink kopuru handikoak: Kalabaza-pipek zink kopuru handia dute; prozesu askotan hartzen du parte mineral horrek: orbaintzea, hormonen aktibazioa, intsulina-sorkuntza, etab. Kalabaza-pipa errazio batek (30 gramo) mineral horren eguneko beharren heren bat asetzen du. Txigortuta, snack osasungarria dira, eta kalabaza-vychissoise bati edo kalabaza-fondue bati gehitzeko osagarri perfektua. 
  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista