Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aholkuak

Batch cooking-a udan: ‘meal prep’ teknikarako ideiak

Hondartzako apartamentura iritsi zara eta hozkailuak zapata-kaxa bat dirudi? Eta landetxeko hozkailuak traktore batek baino zarata handiagoa egiten du, baina haizagailu batek baino gutxiago hoztu? Ez zaitez kezkatu. Hementxe duzu soluzioa: oporretara egokitutako ‘batch cooking’ teknika, inork ez baitu atsedenerako bere egunetan ogitartekoak soilik janda bizi nahi.

Zer da ‘batch cooking’ teknika?

Pare bat ordutan hainbat egunetarako beharrezko guztia prestatzea. Udan, baina, kendu burutik ideia hori: ez duzu aste osorako otorduak prestatu beharrik, egoera bakoitzerako baizik. Elikadura-segurtasunean dagoen gakoa: Hiruzpalau egunekoa da kontserbaziorako gehieneko epea ganorazko hozkailuekin, eta oporretan (eta hala moduzko hozte-sistemarekin) are gehiago murrizten da epe hori.

Beraz, aldatu egin beharko duzu estrategia ere: egokitu ezazu menua beroa jasaten duten, arriskurik gabe garraia daitezkeen eta, gainera, hurrengo egunean goxoagoak egoten diren platerekin. Ikus ditzagun adibide batzuk...

Estrategiak, zure opor-lekuaren arabera

1. Landetxea: hozkailu zaratatsua, baina espazio handia duena

  • Alde: sukalde konpletoa
  • Erronka: hozkailu zaharra, ondo hozten ez duena.

Barazki- eta lekale-gisatuen aldeko apustua izan behar da zure estrategia: pistoa, dilista erregosiak, txitxirio-entsalada, menestra; ondo mantentzen dira, eta zaporea hobetzen zaie. Ez ahaztu prestatzeko errazak diren proteinez: oilasko izpitua, arrautza egosiak, atuna oliotan… Ideia: ogi integrala (moldekoa edo agabe-ogia), arrautza egosiz eta atunez beteta.

2. Hondartzako apartamentua: mini-hozkailua

  • Alde: Oinarrizko platerak
  • Erronka: espazio oso txikia

Zure estrategia izan behar da formatu indibidualak erabiltzea: dena batera kontsumituko den errazio txikietan edukitzea guztia. Eta beroaren aurkako aliatuen aurkako apustua egitea, hala nola gazpatxoa (ikusi zopa hotzen errezeta errazak, gero errazio indibidualetan botilaratzeko), pasta- edo arroz-entsaladak, kuskus hotza…

3. Kanpinga: erabateko abentura

  • Alde: barbakoa.
  • Erronka: hozkailurik ez (edo hozkailu eramangarria)

Hemen, hotzik behar ez duten jakiak dira preziatuenak: kontserbak, fruitu lehorrak, deshidratatuak... Barbakoa erabiltzeko aukerarik baldin baduzu, piperrak, alberjiniak edo beste barazki batzuk erre ditzakezu, beste plater batzuen osagarri gisa erabiltzeko, edo zeure humusa edo pate begetala sortzeko.

Jakiak hozte-sistemarik gabe kontserbatzeko teknikak

Inbertitu elikagaietarako aproposak diren kalitatezko ontzietan; hobe beirazkoak baldin badira. “Tupper bikoitzaren” trukoak ez du hutsik egiten: horietako bat barruan janariarekin, eta kanpoko beste bat, toalla heze batekin edo izotzarekin. Gainera, izan itzazu kontuan olioak, gatzak eta ozpinak jakiak kontserbatzeko dituzten propietateak: oliotan dauden kontserbak, eskabetxeak, ozpinetakoak edo haragi gazituak horren adibide onak dira.

Udako zure ‘batch cooking’-erako erosketa-zerrenda

Laburbildu ditzagun udan ere zure jakitegian falta ezin diren osagai batzuk. BM Supermerkatuetan dena aurkituko duzu:

  • Poteko lekale egosiak: Txitxirioak, dilistak, babarrunak…
  • Kalitatezko kontserbak: Atuna, sardinak, orburuak, piperrak...
  • Pasta, arroza, kuskusa…
  • Olioak: Oliba-olio birjina estra, ekilore-olioa frijitzeko.
  • Ozpinak: Jerez, sagar-ozpina, Módena.
  • Espeziak/belar aromatikoak: Perrexila, martorria, menda, kuminoa, piperrautsa, currya…
  • Fruitu lehorrak: hobe pakete indibidualetan.
  • Irauten duten barazkiak: Tipula, baratxuriak, cherry tomateak, luzokerrak...
  • Proteina moldakorrak: Arrautzak, urdaiazpikoa, gazta ondua, feta gazta

Udan kozinatzeak ez du zertan nekagarria izan behar. Planifikazio eta orijinaltasun pixka batekin, pare bat egunetarako gosariak, bazkariak eta afariak prest lagako dituzu, zauden lekuan zaudela, baldintzak idealak ez izanda ere. Oporretan hainbat egunetarako kozinatu ohi duzu?

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.