Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Aupa sandwicha! Zergatik dira horren ideia bikaina mokadutarako edo afari azkar eta osasungarrietarako?

Azaroaren 3an Sandwicharen Mundu Eguna ospatzen da, eta ez da gutxiagorako, afariak edo otordu azkarrak inprobisatzeko irtenbiderik lagungarrienetakoa da-eta; baita lantokira mokadu bat eramateko edo, besterik gabe, moldeko bi ogi-xerraren artean gure jakirik gustukoenaz gozatzeko ere.

Historiari erreparatuz gero, John Montangu Sandwicheko (Ingalaterra) IV. konde ingelesahasi zen jaki hau ezagutarazten, 1762. urtean. Joko-apustu aldi luze batean, jateko partida oztopatuko ez zion zerbait presta ziezaion agindu zion sukaldari bati. Bi ogi-xerraren tartean haragi pixka bat jar ziezaion eskatu zion; greziar eta turkiarrengandik ikasi zuen ideia hori, Ekialdeko Mediterraneora egin zituen txangoetako batean. Horrela lortu zuen Montaguk janari arin hori Ingalaterrako nobleziaren artean ezagun egin zedin.

Ze abantaila ditu sandwichak?

Munduan gehien kontsumitzen den plater edo jakietako bat da, batez ere hamaiketakorako edo bazkarirako. Eta ez da kasualitatea, izan ere, sandwich on batez gozatzeak baditu bere abantailak.

  • Eramateko erraza da: etxetik kanpora goazenean, edonora eraman dezakegu.
  • Erosoa da: edozein ordu eta lekutan jateko prest dagoen mokadua da, ez da mahai-tresnarik behar.
  • Osasungarria da: neurrian janez gero eta osagai osasungarriekin prestatu, elikadura on baterako aukera paregabea da.
  • Moldakorra da: irudimena (eta ogia) da zure sandwich perfektua sortzeko muga bakarra.Mokadu modura jan dezakegu, gosaritan edo, are, plater bakar modura, fruta fresko pixka batekin edo edari natural batekin batera.

Eta hori gutxi balitz bezala, sandwich oso batek behar dituen mantenugaiak ematen dizkio gorputzari.Ogiarekin, karbohidratoak, barazkiekin bitaminak, eta gainerako osagaiekin, berriz, proteinak.

Zer izan behar du sandwich osasungarri perfektuak?

Gogoratzen al duzu zein diren plater perfektuaren osagaiak? Bada, aholku berberak izan behar ditugu kontuan sandwich osasungarri ideala lortzeko ere: oreka proportzioan eta kantitatean.

Aukera ezazu ogi integral on bat, digestioa hobetzen eta energia egunean zehar hobeto banatzen laguntzen du. Gainera, beti jarri behar zaizkio begetalak gure sandwichari: letxuga, tipula, tomatea, azenarioa, luzokerra, ziazerbak… Egin ezazu proba sasoiko barazkiekin!

Eta osagai nagusi modura: Atuna beti da aukera bikaina, nahiz eta indioilar- edo oilasko-haragia ere proteina-iturri onak diren. Hori bai, ez da hestebete eta saltsa gehiegi jan behar. Nolanahi ere, gutiziaren bat baldin baduzu, jar iezaiozu urdaiazpiko pixka bat.

Gogora dezagun, gainera, ‘koipe osasungarri’ ukitu bat ematea. Oliba-olio birjina estra zurrusta bat, fruitu lehorrak edo ahuakatea dira aukerarik osasungarrienak. Eta oso ausarta baldin bazara, fruta freskoen zaporea ere eman diezaiokezu zure sandwichari: sagarra, mangoa, madaria, banana, granada-haziak, kiwia… Ukitu fresko eta ezberdina emango diote.

Ze osagai gehitzen dizkiezu zure sandwich osasungarriei?