Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Entsalada bertikalak: entsaladak jateko modu orijinal eta dibertigarria

Denok dugu buruan nolakoa den entsalada bat eta zer ontzitan zerbitzatu ohi den: normalean, azpil batean, edo gopor edo kaiku batean. Baina litekeena da, beti modu horretan prestatzen eta jaten dituzunez, honezkero entsalada guztiak berdinak iruditzea.

Zure entsaladei bizitasuna eman eta bisitan etortzen zaizkizunak modu orijinalean aurkeztutako betiko plater batekin harritu nahi badituzu, aukera itzazu entsalada bertikalak.

Egia da izen iradokitzaile honek disimulatu egiten duela pixka bat horren xarmagarria ez den ‘entsalada potean edo pitxarrean’ deitzearen beste aukera hori, baina ziurtatzen dizugu ikusgarria eta goxoa baino goxoagoa dela emaitza. Gainera, baditu abantaila praktiko batzuk aurkezteko era tradizionalarekiko.

Izenak berak adierazten duen bezala, kristalezko pote batean bertikalean prestatutako entsaladak dira. Ia amaiezinak dira osagaiei eta konbinazioei dagokienez eskaintzen dituen aukerak; izan ere, blokeka muntatzen dira potearen hondotik gorantz, eta horrek osagai freskoekin eta testura ezberdinekin jokatzeko aukera ematen du.

Entsaladak potean aurkeztearen 5 abantaila

  • Erosoak: bai jateko, bai lanera, piknikera edo edonora eramateko.
  • Hozkailuan gordetzeko errazak
  • Ondo kontserbatzen dituzte elikagaiak eta aromak (kristalezko potean)
  • Estetikoki erakargarri eta atsegingarriak.
  • Azkar eta erraz prestatzekoak

Nola presta dezaket entsalada perfektua?

Entsalada bertikal perfektua sortzeko, osagaien banaketa zaindu behar da (kubotan ebakita edo izpituta), eta nahas daitezen saihestu. Hauxe da ideia:

  • Oinarrian: osagai hezeak (arroza, pasta, artoa, atuna, kontserbak, lekaleak, etab.)
  • Tarteko geruzetan: arrautza egosiak, oilaskoa, gazta, fruitu lehorrak, haziak, frutak, barazkiak/ortuariak.
  • Goiko aldean: hosto berdeak (letxuga, ardi-mihiak, kimu berdeak, ziazerbak, kale aza, errukula…)
  • Aparteko pote batean: ongailua, ozpin-olioa edo saltsa, eta osagai kurruskariak, ogi-txigorkiak kasu.

Egin al duzu inoiz era honetako entsaladarik? Ze osagai erabiliko zenuke? Konta iezaguzu Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.