Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Pasta, energia-iturri ezin hobea haurrentzat eta kirolarientzat

Esan ohi da pasta ezin hobea dela haurrentzat eta kirolarientzat, ematen dien energiagatik. Baina pastak dituen propietateen inguruan sakontzen hasi baino lehen, ikus dezagun nola egiten den eta zein pasta mota bereiz ditzakegun.

Pasta gari gogorreko semola da, hots, gutxi ehotako irina. Irin hori lortzeko, zereal-alearen parte bat soilik erabiltzen da: endospermoa , oso aberatsa almidoi eta glutenetan. Gari arruntak edo bigunak baino gluten gehiago du.

Hauek dira pastaren osagaiak: gari gogorraren semola, ura eta gatza. Arrautzak edo barazkiak ere gehitu dakizkioke; masari botatzen zaizkio, eta kolorea ematen diote.

Zenbait pasta mota daude:

  • Pasta lehorra, normalean ezagutzen duguna.
  • Pasta freskoa, ez da ihartzen eta ur-kantitate handiagoa du.
  • Pasta integrala, zerealaren azaleko edo zahiko zuntza duena.
  • Zeliakoentzako edo glutenari intolerantzia diotenentzako pasta; arroz-semolarekin, artoarekin edo garbantzuen almidoiarekin egiten da.

Bai eta hainbat barietate ere:

  • Motzak: Makarroiak, rigiatoni, penne, ñoki, fusili, helizeak...
  • Luzeak: espagetiak, tallarinak, fetuccini, tagliatelle...
  • Beteak: ravioli, tortellini, panzerolli…
  • Zopari botatzeko forma txikiak: fideoak, izartxoak, letrak...

 

KONTSUMITZEKO GOMENDIO BATZUK:

  1. Gaur egun, hainbat ikerketa egin dira pastaren inguruan; Institutu Mediterraneo Neurologikoak (Neuromed) egin du horietako bat. Italiako 23.000 pertsonarekin egin zuten ikerketa, eta ondorioztatu zuten pasta kontsumitzeak ez duela pisua handitzea eragiten.
  2. Pastaren kaloria-kantitatea errazioarekin (80 bat gramo gomendatzen dira) eta egiteko moduarekin erlazionatuta dago. Onena tomate-naturalez, barazkiz edo oliba-olioz laguntzea da. Esne-gaina eta gazta gehiegi ez botatzea gomendatzen da.
  3. Pastak erraz erabiltzeko energia ematen du; beraz, ezin hobea da kirolarientzat.
  4. Haur eta nerabeen elikagai gustagarrienetakoa da, eguneroko jardunerako energia ematen die.
  5. Diabetikoek pasta integrala erabili behar dute beti, glukosaren bat-bateko igoera gutxitzen baitu (zuntzak gutxitu egiten du indize gluzemikoa)
  6. Kontraindikatuta dago zeliakoentzat edo glutenari intolerantzia dietenentzat. Kasu horretan, erabili beti glutenik gabeko barietateak: arrozezko pasta, artozkoa edo garbantzu-almidoiz egindakoa.

 

NUTRIZIO-OSAERA

  • Kaloria-ekarpena: 350 kcal/100 g (kontsumo gomendagarria: 80 g gutxi gorabehera)
  • Karbohidratoak: % 74; zehazki, almidoia.
  • Proteinak: % 12, haietatik garrantzitsuena glutena.
  • Defizitarioa da lisina aminoazido esentzialean.
  • Koipea: 1,8 g. Oso koipe-eduki txikia.
  • Bitaminak eta mineralak: gutxi. Dena den, kantitatea aldatu egiten da pasta ateratzekoirin aberastua erabiltzen bada.

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

BM Supermerkatuetan pasta aukera zabala dago. Marka garrantzitsuenak ditugu, mota, barietate eta forma ezberdinetakoak. Har ezazu zure eta zure familiaren gustuei hobekien egokitzen zaiona eta goza ezazu haren energiaz!