Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Udazkenak (ehiza-) haragia eskatzen du

Udazkena haragi-gisatuz gozatzeko sasoia da. Gisatuak errezeta asegarri eta elikagarriak kozinatzeko modu osasungarria dira. Gainera, gure sukaldaritza tradizional onena dakarkigute gogora.

Produktuekiko errespetuzkoa ere bada gisatuen teknika. Su geldoan gisatuz gero, propietate gutxiago galduko dituzte produktuek, eta hobeto gordetzen da haien zaporea.

Udazkeneko gisatuen artean, ehiza-haragiarekin prestatzen direnak nabarmentzen dira.Haragi mota hori, gainera, ezin hobeto konbinatzen da sasoiko produktuekin:perretxiko eta onddoekin, fruitu lehorrekin eta gaztainekin, esaterako. Eta, jakina, gisatua biribiltzeko, belar aromatikoen ukitu bat.

Gaur egun ez da beharrezkoa ehizara joatea, gure supermerkatuetan badituzu-eta haragi horretaz gozatzeko aukerak. Hauexek dira produkturik adierazgarrienak, eta haien onurak:

  • Untxia:Haragirik osasungarrienetakobat da, eta urte osoan eskura daiteke. Mineralak ditu untxiaren haragiak, selenioa eta zinka kasu, beharrezkoak direnak defentsak mantentzeko eta organismoa babesteko. Halaber, B3 bitamina kopuru handia du, gure immunitate-sistema erregulatzeko ezinbestekoa.
  • Eperra:Gainerako hegazti-haragiekin alderatuta, kaltzio, burdina, fosforo, selenio eta magnesio kopuru askoz handiagoa du. Dituen onuren artean, nabarmentzekoa da duen proteina kopurua. Galeper-arrautzak ere haragi hori osatzeko aukera paregabea dira.
  • Basurdea:Ehizako haragirik baliotsuenetakoa da, izan ere, badago horretarako arrazoirik. Proteina kopuru handia du, baita askotariko mineralak eta bitaminak ere; hori dela eta, mantenugai ugariko elikagaia da. Duen selenio kopuruari esker, indartu egiten du sistema kardiobaskularra eta, B12 bitaminak nerbio-sistemak ondo funtziona dezan laguntzen du.
  • Ahatea:Ahate-haragia da zure giharren osasuna hobetzeko aukerarik onena. Horrela, bada, zure dietetan sartzeko aukera paregabea da. Duen potasio kopuru handiari esker, arteria-presioa murrizten laguntzen du, eta A bitamina ere baduenez, gure gibelak behar bezala funtziona dezan ziurtatzen du.

Oro har, haragi horiek guztiek proteina kopuru handia eskaintzen digute. Bitamina kopuruari dagokionez, nabarmentzekoak dira, batez ere, B12 eta B6 bitaminak. Hala ere, haragia neurriz kontsumitzea gomendatzen da, dieta osasungarri eta orekatu baten barruan.

Zein da gisatuetarako zure haragirik gustukoena?