Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Gaztainak: nola kozinatu eta udazkeneko fruitu bikain honen bitxikeriak

Gaztaina udazkeneko fruitu lehor nagusia da, eta mende askotako historia eta tradizioak ditu. Hain zuzen ere, Espainia iparraldeko eta erdialdeko zona askoren elikaduraren oinarrizko elikagaia izan zen, Amerikatik patata iritsi baino lehen.

Horren garrantzitsua zen, ezen leku askotan gaztainaren inguruko ospakizunak egiten baitira: Magosto Galizian, Amagüestu Asturiasen, Castanyada Katalunian, Gaztainerre Euskadin eta Chaquetía Extremaduran, besteak beste, gaztainen uzta-bilketarekin lotutako tradizioak dira, azaroan ospatzen direnak.

Gaztaina-irina arroz- edo txitxirio-irina bezala– asko erabili izan da ogia egiteko gari-irinaren ordez, batez ere eskasia garaietan.

Gaztaina nola kozinatu

Gaztainak gordinik kontsumi daitezkeen arren, ez da oso gomendagarria, digeritzeko zailegiak izan baitaitezke. Oro har, erreta edo egosita jan ohi dira. Fruitu hauek erretzea erabakitzen badugu, garbitu eta lehortu egin behar dira, eta azalean ebaki bat egin behar zaie, ez daitezen lehertu. Egosteko, ordea, zuritu egin behar dira.

Hona hemen gaztainak erretzeko aholku batzuk:

  • Labean: Berotu labea aldez aurretik 200ºC-tara, eta erre gaztainak 10 minutuz alde bakoitzeko. Azkarra eta erosoa da, eta kopuru handia presta daiteke.
  • Zartagin batean: Erabil ezazu gaztaina-zartagin bat (zuloekin) sutan eginez gero, su bizian eta noizean behin gaztainak mugituz. Bitrozeramikan edo indukzioan, zartagin normal bat erabil daiteke (hobe zaharkituta baldin badago, hondatu egiten baitira), 15-25 minutuz. Horrela txigortuta gelditzen dira, baina aldi bakoitzeko pixka batzuk bakarrik egin daitezke.
  • Mikrouhin-labean: Jar ezazu eskukada bat gaztaina mikrouhin laberako ontzi batean, estalkiarekin.  Kozina itzazu lau bat minutuz 600 W-tara (hiru minutuz 800 W-tara / bi minutuz 1000 W-tara). Erosoa eta garbia da, baina gaztainak erreta baino, egosita gelditzen dira.

Gaztainak errezeta askotarako erabiltzen dira, eta plater askotan gehitu ditzakezu, batez ere honako hau bezalako errekietan: txerri-saiheskia gaztainez errostizatua.

Gaztainari buruzko bitxikeriak

  • 50% baino gehiago da ura: Horregatik da kaloria-kopuru txikieneko fruitu lehorretako bat (200 bat kilokaloria 100 gramo bakoitzeko). Erretzen badira, ur asko galtzen dute.
  • Goi-mailako sukaldaritzako funtsezko fruitua: Sukaldari bikainek erabiltzen dituzte haien errezetetan, saltsak, garnizioak, kremak, marmeladak, betegarriak… prestatzeko. Sukaldeko teknika berritzaileetan erabiltzen den produktua da.
  • Zerealaren senidea: Zereal baten antzerako osaera du. % 44 karbohidrato eta % 2ko koipe-kopurua du. Gainera, % 8 inguru zuntza da (intxaurrek baino gehiago eta pistatxoen antzera); horri esker, atzeratu egiten da azukre askeen xurgaketa.