Elikadura
Perretxikoekin eta barrengorriekin kozinatzea, udazkeneko plazerra
Perretxikoekin eta barrengorriekin kozinatzea plazerra da, bereziki udazkenean, baina udaberrian ere presta ditzakegu errezetak gastronomian hain preziatuak diren jaki horiekin.
Perretxikoak eta barrengorriak barazkien taldekoak dira, eta bi motatakoak daude:
- Haztegiko perretxikoak.
Talde horretakoak dira urte osoan eskuratu daitezkeen barrengorriak. Barrengorria Parisen sortu zen, XX. mendearen hasieran. Tenperatura, aireztapen eta hezetasun-maila konstanteko leku ilunetan hazten da.
- Basoko perretxikoak.
Batzuk jangarriak dira (esate baterako, amanita caesarea, zizahoriak, esnegorriak, kardu-zizak, udaberriko zizazuriak, saltsa-perretxiko beltzak eta Boletus edulis); beste batzuk, aldiz, ez. Kontuz ibili behar da jangarriak ez direnekin, jangarriekin nahas baitaitezke haietako asko. Horregatik, perretxikoak jan ondoren, sintomaren bat sumatuz gero, bai digestiboa (goragalea, goitika...), bai neurologikoa (aztoramena, nahasmena, haluzinazioak...), ospitale batera joan behar da lehenbailehen. Alde handia egon daiteke perretxikoak jaten direnetik sintomak agertzen diren arteko epean: batzuetan, sei orduren buruan agertzen dira; beste batzuetan, handik astebetera.
PERRETXIKOAK ETA BARRENGORRIAK KONTSUMITZEAREN ONURAK
- Kaloria-ekarpen txikia dutenez eta zuntz-kantitate handia —asetasun-sentsazioa, beraz—, pisua galtzeko dietetan aholkatzen dira.
- Gantz gutxikoak direnez, kolesterol altua izaten dutenentzat ere gomendatzen dira.
- Karbohidrato gutxi eta haien karbohidratoan xurgapena moteltzen duen zuntz asko dutenez, elikagai egokia da diabetikoentzat.
- A bitamina eta azido foliko ugari dutenez, nerbio-sistema babesten dute, eta gure immunitatea estimulatzen.
- Potasioan ere aberatsak direnez, gorputzeko likidoak erregulatzen laguntzen dute. Baina, hain juxtu, horrexegatik, potasio asko dutelako, neurriz jan behar dituzte perretxikoak eta barrengorriak giltzurrun-gutxiegitasuna dutenek.
- Selenioa ere asko dute perretxiko eta barrengorriek. Selenioa antioxidatzaile indartsua da; erradikal askeen kontra egiten du eta gaixotasun kardiobaskularretatik eta kalte zelularretik babesten gaitu.
- Txanpinoien proteinek geure proteinak sintetizatzeko behar ditugun oinarrizko aminoazido guztiak ematen dizkigute.
- Motel digeritzen dira, dituzten makromolekula batzuk eta zuntz disolbaezinenen (kitina) kantitatea dela eta. Oinean txapelean baino zuntz disolbaezin gehiago dute. Horregatik, digestio txarrak dituztenei ez zaie komeni kantitate handiak jatea, eta jaten badituzte, ondo murtxikatu behar dute.
PERRETXIKOAK ETA BARRENGORRIAK DITUZTEN ERREZETAK
Perretxiko eta barrengorriek gure osasunarentzat dituzten onura horiei guztiei haien zapore aparta gehitzen badiegu, zeren zain gaude haiek kozinatzeko? Barrengorriak gustura jaten dira, edonola prestatuta ere. Ezin hobeak dira edozer jakiren hornigai gisa, eta oso ohikoa da barrengorri-nahaskia jatea. Baina guk errezeta hauek proposatzen dizkizuegu:
Hori bai, kozinatzen hasi aurretik, ez ahaztu onddoak ondo garbitzea.
NUTRIZIO-OSAERA (haztegiko txanpinoiarena eta 100 g produktu jangarrirena)
- 33 kcal
- Ura: % 85-90
- Proteinak: % 4 bitartean. Txapelean oinean baino gehiago.
- Lipidoak edo gantzak: oso gutxi, % 0,3
- Karbohidratoak: oso gutxi, % 0,5
- Zuntz disolbaezina: % . Kitinak eta glukanoak.
- Mineralak: potasio eta fosforo asko dute, 400-500 mg eta 115-150 mg, hurrenez hurren. Fruta eta beste barazki batzuk baino fosforo gehiago dute, baina haragiak eta arrainak baino gutxiago. Selenioa ere badute.
- Bitaminak: aberatsak dira B bitaminatan, batez ere B3 eta azido folikoan.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM supermerkatuetan sasoiko barrengorri eta perretxiko aukera zabala dugu; gure saltoki guztietako fruta eta barazkien atalean topatuko dituzu.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
