
Haragi gisatua ardotan
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
Urtebeteko txahalaren gisatzeko 400 gramo haragi
Ardo beltz botila bat
200 gramo patata txiki, azal eta guzti
100 gramo azenario
100 gramo tipula
Litro bat barazki-salda
Tomate bat
Nola prestatu
Txikitu azenarioa eta tipula, eta sueztitu pixka bat gorritzen diren arte. Gehitu haragia zatitan, eta gorritu pixka bat; gehitu tomatea zatitan, eta utzi lurruntzen. Bota ardoa gainera, eta estali; egosi ordu eta erdiz, pixkanaka barazki-salda botaz.
Egosteko 20 bat minutu falta denean, salteatu patatak osorik zartagin batean eta olio pixka batekin, eta gehitu gehitu gisatuari, prestatzen amaitzeko.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA