Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aholkuak

Udan familiartean ondo jatea… erotu gabe!

Udan bere erritmoa du: ordutegiak aldatu egiten dira, txikiek denbora libre aaasko dute, eta ugariak dira etxetik kanpoko jatordu inprobisatuak. Eta egoera horretan, kaos bat bihur daiteke familia-elikadura.  Baina ez du zertan horrela izan behar. Antolaketa, malgutasun eta soiltasun pixka batekin, udan ere elikadura orekatu bat manten daiteke, gozatzeari muzin egin gabe, eta saiakera horretan erotu gabe.

Zergatik kostatzen zaigu gehiago udan ondo jatea?

Ikasturtean zehar, ordutegiek markatzen dute jatorduen erritmoa. Udan, baina, bidaiak, kanpaldiak, hondartzako egunak edo senitartekoen bisitak direla eta, erraza da etengabe mokaduak jaten ibiltzea edo orekatuak ez diren irtenbide azkarretan erortzea. Gainera, beroak apetitua murrizten du eta, askotan, “edozer gauza fresko” hartzeko gogo handiagoa izaten dugu, ezta? Baina joera horiek zuzendu ditzakegu, jarraibide hauei jaramon eginda: 

Elikadura osasungarria familian: gakoak

1. Planifikatu, (gehiegi) ez inprobisatzeko. Ez dago aste osorako menu itxi bat izan beharrik, baina gutxi gorabehera zer jango dugun jakitea komeni da.

  • Antolatu hiru jatordu nagusi, eta utzi inprobisaziorako tarte bat. Inplika itzazu haurrak platerak hautatzerakoan! (Baina ez daitezela izozkiak eta litxarkeriak bakarrik izan!)

2. Aprobetxatu sasoiko produktuak. Uda fruta eta barazki freskoez gozatzeko sasoirik onena da: angurria, meloia, gereziak edo mertxikak, tomatea, luzokerra eta kuiatxoak, esaterako, sasoirik onenean daude. Ur, bitamina eta mineral kopuru handiko produktuak dira. Gainera, freskagarriak eta zaporetsuak direnez, oso erakargarriak dira helduentzako zein haurrentzako.

  • Presta itzazu fruta-broxetak edo etxean prestatutako smoothie-ak askaltzeko. Errazak, koloretsuak, eta modu erraza, protestatu gabe fruta gehiago jan dezaten.

3. Kozinatu hotzetan (edo ia). Saia zaitez labea ez pizten edo ez igarotzen orduak suen aurrean. Pasta-entsaladak edo arroz-entsaladak eta zopa hotzak aukera orekatuak eta prestatzeko errazak dira.

  • Prestatu duzuna haurrentzako berria baldin bada, bihur ezazu jolas bat: “Puntu estra bat uda honetan zerbait berria probatzeagatik; ea nork lortzen duen puntu gehien uda amaierarako!”

4. Izan itzazu oinarrizko jakiak eskura. Arrautzak, lekale egosiak, arroza, pasta, arrain-kontserbak, jogurt naturalak, frutak eta fruitu lehorrak. Horiekin, minutu gutxi batzuetan presta dezakezu plater bat, elikadura osasungarriari uko egin gabe.

  • Aldian behin, planteatu “buffet” bat: jarri mahai-gainean duzun guztia (gazta, fruta, ogia, arrautza egosiak, tomate-entsalada...), eta bakoitzak munta dezala bere platera.

5. Jatordua izan dadila une atsegin bat. Familian jatea, pantailarik gabe eta elkarrizketa lasai batekin, lagungarria da haurrek hobeto jan eta jakiez gehiago goza dezaten; komunikazioa sustatzen du, gainera. Une perfektua da ohitura onak presiorik gabe erakusteko ere.

  • Aukeratzearen boterea: "Laukitxotan edo hirukitxotan nahiago duzu?" (harritzekoa da zeinen ondo funtzionatzen duen!)

6. Kontuz udako tentazioekin.

Uda kaloria askoko “kapritxoz” beteta dago: izozkiak, freskagarriak, snack gaziak... Ez dago debekatu beharrik, baina komeni da horien kontsumoa mugatzea.

7. Ez ahaztu hidratatzeaz. Beroak, aire zabalean jolasteak eta hondartzak haurrak egarri direla ohar ez daitezen eragin dezakete. Gogoratu haurrek helduek baino arrisku handiagoa dutela deshidratatzeko; horregatik, sarri eskaini behar diegu ura.

  • Utzi ur-botilak begien bistan, eta prestatu infusioak (limoi-zatiekin, frutekin edo mendarekin), erakargarriagoak izan daitezen.

Udan ez gara horren adi egoten, baina, hain zuzen ere, udan dugu errutinen behar handiena. Hiru jatordu nagusik eta bi snack programatuk orekari eusten diote. Eta gogoratu BM Supermerkatuetan hori lortzeko behar duzun guztia dugula: aniztasuna, produktu freskoak eta osasungarriak, eta zu inspiratzeko ideia asko.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.