Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Horrelaxe egiten da infusio perfektua

Munduko edari bero ezagun eta kontsumituenetakoak dira infusioak. Perfektuak dira udazkenean edo neguan hartzeko, berotan sartzen laguntzen baitigute, eta gorputzerako onurak baitituzte; are, batzuek garai honetan ohikoak izaten diren gaitzen sintomak prebenitzen dituzte, edo sintomei aurre egiten diete, hotzeriaren sintomei esaterako.

Edari naturalak izateaz eta organismorako onurak izateaz gain, herrialde askotako kulturaren parte ere badira infusioak. Hain zuzen ere, infusioak prestatzeko eskualde bakoitzean dagoen landare eta belar adina modu dago.

Etxean denbora gehiago pasatzen dugun garai honetan –haizea, euria eta hotza leihoa joka ditugularik–, ezer gutxi dago sofan infusio batekin eta liburu on batekin uzkurtuta egotea baino gozagarri eta lasaigarriagorik. Hona hemen infusio perfektua prestatzeko iradokizun batzuk: