Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Urdaiazpiko eta gazta sandwichez osatutako hostopila

Ukitu ezberdina eman diogu betiko urdaiazpiko eta gazta sandwichari, eta milorri bihurtu dugu. Ezin hobea gosaltzeko, bazkaltzeko edo askaltzeko.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
16 xerra moldeko ogi, azalik gabe
12 xerra urdaiazpiko egosi
12 xerra gazta
25 gr gurin

PRESTATZEA

Arrabol baten laguntzaz zanpatuko ditugu ogi xerrak, eta hostopila osatzen hasiko gara, ogia, urdaiazpikoa eta gazta tartekatuta. Film-paperarekin estaliko dugu eta gainean pisua jarriko diogu 30 minutuz. Film-papera kendu.

Gurina zartaginean desegin, eta hostopila markatuko dugu, gorritu arte. Sutik atera, eta erdibitu egingo dugu. Zerbitzatzeko garaia da.

  • BIGARRENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'