
Elikadura
Hestebete onduen propietate nutrizionalak
Hestebete onduek haragi txikitua, ongailuak eta espeziak dituzte. Egin ondoren ontzen uzten dira, lehortzen, gogortzen diren arte. Hestebete egosiak oso bestelakoak dira (York urdaiazpikoa, mortadela...), haragia egosi egiten delako zanpatu aurretik, eta baita hestebete freskoak ere; azken horiek haragi txikitu freskoarekin egiten dira eta jan aurretik prestatu egin behar izaten dira (saltxitxak, adibidez).
Hestebeteei, maiz, begi txarrez begiratzen diegu, debekatutako elikagaiak balira bezala.Uste dugu hestebeteek gantz eta kaloria asko dituztela eta osasunerako kaltegarriak izan daitezkeela. Ordea, hestebete onduek, ondare gastronomiko izateaz gain gure organismoarentzatoso positiboak direnezaugarri nutrizional eta organoleptiko dituzte.
Hestebete onduek, jatorrizko haragiak bezalaxe, proteina asko eta mineral ugari dituzte, besteak beste fosforoa.Horregatik, dagokien neurrian kontsumituz gero, hestebete onduek muskulu-masa gehitzen eta mantentzen eta hezurrak eta hortzak zaintzen laguntzen dute.
Bitaminei dagokienez, B multzokoak dira nagusi:
- B1 bitamina edo tiamina: bihotzak behar bezala funtzionatzea errazten du.
- B3 edo niazina: nekea eta akidura gutxitzen laguntzen du.
- B12 bitamina: globulu gorriak sortzea errazten du eta immunitate-sistema indartzen du.
Esan bezala, hestebeteei gantz asko izatea egozten zaie, baina kontuan hartu beharra daukagu gehienak gantz asegabeak direla, edo, bestela esanda, “gantz onak”, bihotza zaintzen laguntzen dutelako. Hestebete batzuen edukiaren %35-40 baino ez da gantz asea, lukainkarena eta saltxitxoiarena, adibidez. Horrek esan nahi du bi produktuak bat datozela elikadura osasungarriaren profilarekin (%33 gantz aseak, %67 gantz asegabeak).
Kontsumitzaileen beste kezka bat kolesterola gehitzeko arriskua da. Bada, hestebete onduek beste produktu batzuk baino kolesterol gutxiago dute, arrautzak, gurinak eta txibia-errazio batek baino gutxiago, esate baterako. Zehazki, 100 gr lukainka edo saltxitxoirekin gure gorputzak 72 mg kolesterol sortzen du, lupiak eta berdelak bezalatsu (68 mg eta 80 mg, hurrenez hurren).
Beraz, esan dezakegu produktu gozo horien neurrizko kontsumoak gure organismoari balio nutrizional egokia ematen diola. Sekretua da, beti bezala, dagokien neurrian jatea.